- Kontserbako Nafarroako Zainzuria nola bereizi
- Freskoak
Lehendabizi ETIKETARI begiratu behar diogu
Edozein janariren etiketak zenbait datu eman behar dizkio kontsumitzaileari, erosiko duen produktuak bere eskakizun eta lehentasunak aseko dituela bermatzeko. Hala, etiketa derrigorrez jarri behar da, argia eta ulerterraza izan behar du eta egia esan behar du, erratu edo nahasteko biderik eman gabe. Nafarroako zainzurien kasuan, etiketan dauden argibide batzuek lagunduko digute Adierazpen Geografiko Babestua duten zainzuriak halakorik ez dutenetatik bereizten:
-
Logotipoa
Babespeko produktuek bakarrik eduki ditzakete agerian Kontseilu Arautzaileak ematen dituen logotipoa eta atzealdeko etiketa zenbakiduna. Batzuetan antzeko ikurrak jartzen dira ontzien etiketetan, “Kalitatearen bermea”, “Eskerrik asko produktu nazionala aukeratzeagatik” eta halako esaldiekin. Modu horretan ontziratu edo identifikatu diren zainzuriak EZ DAUDE NAFARROAKO ZAINZURIA AGBaren BABESPEAN. Ikus 1 zenbakia. -
Produktuaren izena
“NAFARROAKO” izenlaguna Nafarroako Zainzuria AGBaren babespeko produktuei bakarrik jartzen ahal zaie. Zenbait ontzitan Nafarroako herriren baten izena jartzen dute markatzat, kontsumitzaileari sinetsarazteko barrukoa Nafarroako produktua dela, nahiz eta askotan hala ez izan. Ikus 2 zenbakia. -
Enpresaren helbidea
Nafarroako Zainzuria Adierazpen Geografiko Babestua duten enpresa guztiek eremu geografiko horretako udalerriren batean dute helbidea eta horrek haien kontrola bermatzen du. Udalerri horietan kokatuta dauden enpresa batzuek, ordea, beste herrialde batzuetatik inportaturiko produktua merkaturatzen dute. Etiketan hala adierazten dute, baina letra txiki-txikian. Ikus 3 zenbakia. - Horrez gain, eta azkenik, etiketan jarri behar da non hazi den zainzuria, Aragoin, Nafarroan edo Errioxan (ikus 4 zenbakia); osagaien zerrenda: zainzuriak, ura eta gatza (ikus 5 zenbakia); kantitate garbia eta pisu xukatua (ikus 6 zenbakia); zainzurien kopurua (ikus 7 zenbakia); eta lehentasunezko kontsumo epearen azken eguna (ikus 8. zenbakia).
Eta ontziaren tamaina eta mota ere kontuan hartu behar ditugu. Izan ere, zer aukeratzen dugun, prezioa ere desberdina izanen da.
LUZERARI dagokionez, honelako zainzuriak aurkituko ditugu:
-
Osoak
12 cm-tik gorako luzera dute. -
Laburrak
7 cm eta 12 cm bitarteko luzera dute. -
Muturrak
2 cm eta 7 cm bitarteko luzera dute.
Kalibre edo LODIERARI dagokionez, hauek ditugu aukeran:
-
Estralodiak
19 mm-tik gorako diametroa dute. -
Oso lodiak
14 eta 19 mm bitarteko diametroa dute. -
Lodiak
11 eta 14 mm bitarteko diametroa dute. -
Ertainak
9 eta 11 mm bitarteko diametroa dute.
-
Zainzuri freskoak apirilean, maiatzean eta ekainean bakarrik dastatzen ahal dira. Hala ere, Nafarroako zainzuri freskoak gero eta eskari handiagoa du.
Adierazpen Geografiko Babestura bildu ahal izateko, fresko merkaturatzen diren zainzuriak osorik, kalterik gabe, garbi eta berezko ez duten usainik gabe aurkeztu behar dira. Gainera, merkataritzako kategoria ESTRA edo LEHENA izan behar dute.
Zainzuriak tamainaren arabera sailkatzen dira, hau da, beren luzeraren eta diametroaren arabera. Luzera 17 eta 22 cm bitartekoa izan behar dute, eta diametroa gutxienez 12 mm-koa.
Honela aurkezten ahal dira:
Sortatan, denak luzera, kalibre eta kolore berekoak
Ontzian lerrokatuta, lotu gabe
Zuritutako zainzuri freskoak erretilu edo poltsetan
Sorta edo ontzi bakoitzak indarra duen legeriaren araberako etiketa eduki behar du, eta AGBaren izena, logotipoa eta Kontseilu Arautzaileak emandako kontraetiketa zenbakiduna jarri behar zaizkio.