Alcachofa Tudela. Adierazpen Geografiko

  • “Tuterako zuria” orburu landareetatik Espainia osoko orburu soroak landatzeko oinarrizko materiala ateratzen zela eta produktu freskoak Bartzelona eta Madril hiri handietako merkatuetan ospea hartu zuela ikustean, Tuterako eskualdeko ekoizleak identifikazio berezia bilatzen hasi ziren beren produktuarentzat.

    Hala, 1988an “Tuterako Orburua” Kalitateko Deitura lortu zuten. Fresko kontsumitzeko ekoizten zen produktua bakarrik babesten zuen, Cabanillas, Cortes, Fontellas, Fustiñana eta Tuterako udalerriek osatutako eremu geografikoan.

    Espainian 1996. urtean jarri zen indarrean 2081/92/EEE Erregelamendua. Ondorioz bertan behera geratu ziren kalitateko deiturak, eta Europako erregelamendu horretan jasorik zeuden figurek hartu zuten haien lekua.

    1999. urtean hasi ziren kalitateko deitura birmoldatzeko lanak, eta urte bereko ekainean “Tuterako Orburua” Izendapen Geografiko Babestua Europako erregistroan inskribatzeko eskaera igorri zitzaion Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari.

    "Tuterako Orburua" Izendapen Geografiko Babestua f2000ko uztailean onetsi zen foru agindu bidez, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2001eko maiatzean berretsi zuen eta azkenik Europako Batzordearen erregistroan inskribatu zen (1971/2001/EE Erregelamendua) 2001eko urriaren 9an.

    Onetsitako erregelamenduaren arabera, orburu freskoak ez ezik kontserbakoak ere Adierazpen Geografiko Babestuaren itzalpean daude. Ekoizpen eremu geografikoak Nafarroako Erriberako 33 herri biltzen ditu eta erdigunea Tuterako eskualdean dago.

    Honako hauek inskribatzen ahal dira “Tuterako Orburua” AGBaren erregistroetan:

    • Produkzio eremu geografikoko udalerrietan dauden orburu alorrak; haiek lantzen dituzten nekazariek inskribatzen ahal dituzte.
    • Produkzio eremu geografikoko herrietan kokaturik, produktu freskoa merkaturatu edo biltegiratzen dutenak.
    • Nafarroan lantegiak dituzten kontserba egileak, konpromisoa hartzen badute babespeko produktua landu eta merkaturatuko dutela, hau da, “Tuterako zuria” izeneko kultibarreko landareen infloreszentzia edo lore-buruak.

    “Tuterako Orburua” Adierazpen Geografiko Babestuaren Erregelamendua deskargatu nahi baduzu, egin klik hemen

  • Laborantza lanak, orburuak prestatzea, ontziratzea eta azken produktua ziurtatzea, prozesu horiek guztiak Kontseilu Arautzaileak gainbegiratzen ditu. Bera da Deituraren ziurtapen erakundea, babespeko produktuak Erregelamenduan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela bermatzeko ardura duena. Gainera, Kontseilu Arautzaileak bere kalitate sistema ezarri du Europako UNE-EN 45011 Arauarekin bat.

    IKUSKAPENA

    Ziurtapen sistema hau ezarri da:

    • Lurzatien ikuskapenak
      Horien bidez produktuaren jatorria bermatu behar da, hau da, Erregelamenduaren babespean dauden Nafarroako 33 herrietako soroetan egina dela. Horretarako Landaketen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duten lurzati guztien ikuskapena egiten da. Gainera egiaztatu egiten da behar den landare mota erabiltzen dela eta ez dela 15.000 kg/ha-tik gorako errendimendua lortzen.
    • Biltegizainenak
      Produktu freskoa Erregelamenduan zehazten den moduan manipulatzen dela ziurtatzeko egiten dira.
    • • Industrienak
      Ziurtatzen dute Erregelamenduan ezarritako arauei jarraikiz landu dela kontserba. Lantegietan produktua lantzeko fase guztiak ikuskatzen dira, eta egiaztatu egiten da behin ere ez dela azidotasuna zuzentzeko substantziarik erabiltzen. Gainera, laginak ausaz hartu eta laborategian aztertzen dira.

    PRODUKTU BUKATUAREN KALITATEAREN KONTROLA


    ANALISI FISIKO-KIMIKOAK

    Kontserbak landare kontserben kalitate araua betetzen duela bermatzeko egiten dira, eta orburuaren berezko ezaugarriak mantentzen direla bermatzeko (azidotu gabe prestatzen dela eta produktu bukatuaren pH-a gutxienez bost dela).

    Analisi horiek Elikagaien Teknologia eta Segurtasunerako Zentro Nazionalak egiten ditu, San Adriánen (Nafarroa).


    foto.alc controlfoto.alc control3foto.alc control2

InprimatuEmaila