|
Zuritu azenarioa eta patatak eta moztu, laukitxo txikitan, eta egosi ur ugaritan gatzarekin. Egosita daudenean, kendu eta xukatu. Moztu olibak, Lodosako Pikillo Piperrak lauki txikitan, baita arrautza egosiak ere. Horietako bat azken apainketarako gordeko da. Katilu batean osagai guztiak jarri, maionesa gehitu eta ondo nahastu.
Piperrak latatik kontuz atera eta arreta handiz bete. Aurkezteko, plater bakoitzeko hiru piper bete jarri eta gorde diren arrautza txikituak hautseztatuz apainduko dira.
Reyno Gourmet-eko nobedadeen, ekitaldien, lehiaketen eta sustapenen berri izan nahi duzu? Utzi zure helbide elektronikoa, eta, aldian-aldian, gure buletina jasoko duzu zure posta elektronikoan sarrerako ontzian.