Prowein erakusketa profesionalak 28. edizioa ospatu du martxoaren 19tik, igandea, 21era, asteartea. Egun horietan, 60 herrialde ardogiletako 6.000 erakusketari baino gehiagok beren eskaintza aurkeztuko diete milaka bisitariri, 13 pabiloitan. Zifra horiei esker, ekitaldi handi hau munduko ardoen erakusleiho garrantzitsuena da gaur egun.
Nafarroa Jatorri Deiturako 14 upategi Dusserdorfera joan dira ezinbesteko hitzordu honetan, Foru Komunitatearen irudipean elkartuta, INTIA-Reyno Gourmetek sustatutako standean. Hauek dira: Marqués de Montecierzo upategia, Quaderna Via, Viña Aliaga, Ubeta Wines, Castillo de Monjardin upategiak, Inurrieta upategia, Piedemonte upeltegiak, Escudero upeltegiak, Viña Zorzal Wines, Ochoa upategiak, Lezaun upeltegiak, Alzania upategiak eta mahastiak, Tandem upeltegiak eta Azul eta Garanza upategiak.
Gainera, Nafarroako beste upategi batzuk stand propioarekin bertaratu dira: Navarsotillo Upeltegiak, San Martin Upeltegiak, La Casa de Luculo, Otazu Upeltegia, Sarría Upeltegia, Lezaun Upeltegiak, Escudero Upeltegiak, Pagos de Araiz Upeltegiak, Marco Real Upategiak, Manzanos Upeltegiak, Nekeas Upeltegiak, Príncipe de Viana Upeltegiak eta Ontañon Upategiak.
Nafarroa Jatorri Deiturak enoteka gune bat izan du, non ardo zuri, gorri eta beltzen berritasunen 50 erreferentzia inguru eskaini diren, modu librean dastatzeko moduan.
Gainera, Nafarroako Patxarana AGa lehen aldiz izan da Areto honetan stand propio batekin. Prowein erakusleiho garrantzitsua izan da gure lurraldeko produkturik enblematikoenetako bat ezagutarazteko eta nazioartean merkatuak irekitzeko.