Ekitaldiak

Topaketak Erriberriko Antzerki Jaialdian

20/07/2023 – 30/07/2023
13 h.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak, uztailaren 20, 21 eta 30ean, hainbat topaketa antolatu ditu berriro programatutako konpainietako artista eta prentsa espezializatuko erreferentziazko kazetariekin.

Enozentrum-era bertaratzen den publikoa jaialdian programatutako lanei buruzko sorkuntza- eta hausnarketa-prozesura hurbildu ahal izango da. Topaketetan zehar Reyno Gourmet-en kortesiazko aperitibo bat zerbitzatuko da.

  • Uztailaren 22an, Machús Osinaga (arte eszenikoetan aditua den RTVEko kazetaria), Daniel Galindo (La Sala, RNE programaren zuzendaria) eta Raúl Losánez (La Razón antzerki kritikaria) La infamia, Teatro Español eta Producciones Come y calla taldeen koprodukzioarekin arituko dira.
  • Uztailaren 23an, Machús Osinaga, Daniel Galindo eta Raúl Losánez Alessandra García, Mujer en cinta de correr sobre fondo negro filmaren egile eta zuzendariarekin bilduko dira.
  • Eta uztailaren 30ean, gaur egun arte eszenikoen iraunkortasunari buruzko elkarrizketa gidatua izango da. Helburua egitura kultural txikiek (konpainiak, artistak eta erakunde kulturalak) ingurumenaren gaineko eragina mugatzeko egin ditzaketen benetako aldaketak azaltzea da.

Sarrera librea da lekua bete arte.