Ekitaldiak

Tokiko Produktuen VIII. Astea

2023/10/09 – 2023/10/15
Ikusi programa

Tokiko Produktuen VIII. Astea urriaren 9tik 15era bitartean izango da, eta jendaurreko jarduera ugari izango dira.

Jarduera horien ardatz nagusia urriaren 11tik 15era bitartean 44 ekoizlek Gazteluko plazan elikagaiak erakusketa eta salmenta izango da. INTIAk kudeatzen duen nekazaritzako elikagaien kalitateko marka Reyno Gourmetek antolatzen du, Iruñeko Udalarekin batera, Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilua (CPAEN), Artisau Elikagaien Egileen Elkartea, Kasino Nagusia eta Kataluur elkarteekin lankidetzan.

Egun hauetan hainbat jarduera daude aurreikusita, hala nola Kasino Nagusi Berrian produktuen dastaketak (Nafarroa Jatorri Deiturako Ardoak, Erronkari eta Idiazabal Jatorri Deituretako Gaztak, Nafarroako Oliba-Olio Birjina Estra eta Nafarroako Patxarana alegia). Saio guztiak doakoak dira eta www.semanadelproductolocal.com webgunean eman behar da izena.

Halaber, Zinema eta Gastronomia ziklo bat programatu da Kondestable Jauregian, arratsaldetan, sarrera librea duena lekua bete arte. Guztira lau film proiektatuko dira.

Informazio guztia www.semanadelproductolocal.com webgunean dago eskuragarri.