Ekitaldiak

#WineCom, III. Komunikazio eta Ardoaren Nazioarteko Biltzarra

10etatik 14etara

#WineCom, Komunikazio eta Ardoaren Nazioarteko Biltzarraren hirugarren edizioa Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean izango da datorren urtarrilean.

Nafarroako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak #WineCom antolatzen du berriro, “Ardoa, komunikazio-iturri agortezina” lelopean.
Jardunaldiak gaur egun hain garrantzitsuak diren gaiak jorratuko ditu: ikus-entzunezko edukiaren iraultza; fokua kontsumoaren eta kontsumitzailearen esperientzian jartzeko beharra; publizitatearen joera berriei zuzenean eragiten dieten kodeen eta merkatuaren aldaketa erabakigarria; eta bi sektoreetako profesionalek eraldaketa horretara nola egokitu behar duten marketin eta komunikazio estrategietan erabaki arrakastatsuak hartu ahal izateko.