Reyno Gourmetek Ekoizpen Integratuaren 20.urteurrena ospatu du ostalaritzako ikasleekin antolatutako jardunaldi batean

Ekoizpen Integratuak nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak hartzen ditu, ingurunea errespetatzen duen ekoizpenaren alde egiten dutenak, ingurumenarekin kontu handiagoa duten moduei lehetasuna emanez.

Reyno Gourmetek ekitaldi bat egin du gaur goizean Burlatako Ikastetxe Integratuan, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren hogeigarren urteurrena ospatzeko. Burlatako IIko ostalaritzako ikasleek beren produktuak erakutsi dituzte eta gaur egun kalitate-markari atxikita dauden enpresek parte hartu dute ekitaldi horretan.

Ekitaldian parte hartu dute Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Kontseilariak, Eneko Madinabeitia Burlatako IIko zuzendariak eta Natalia Bellostas INTIA-Reyno Gourmeteko zuzendari gerenteak.

Hitzordua hasteko, Burlatako Ostalaritzako ikasleek Nafarroako Ekoizpen Integratuko produktuekin prestatu behar zituzten platerrak egiteko prozesua azaldu diete bertaratukoei.

Nafarroa, Ekoizpen Integratuaren aitzindaria

Jarraian, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren sistema nabarmendu da. Honek, nakazaritza eta abeltzaintza ustiategiak hartzen ditu, ingurunea errespetatzen duen ekoizpenaren alde egiten dutenak, eta lehentasuna ematen die ingurumenarekin kontu handiena duten metodoei. Ekoizpen konbentzionala eta ekologikoaren arteko alternatiba bat da, nekazaritza eta abeltzaintza bizia eta iraunkorra, ingurunea errespetatzen duena, praktika egiten duenarentzat errentagarria eta gizartearen eskaerei erantzuteko gai dena.

Nafarroako Ekoizpen Integratua 1997. urtetik araututa dago, eta, ordutik, Foru Gobernuak hura garatzen duten xedapen osagarriak eta nekazaritza edo abeltzaintza ekoizpenetarako berariazko erregelamendu teknikoak onartu ditu. Nabarmentzekoa da 2003an onartutako behi-esnearen ekoizpenean aitzindaria izan zela bere garapenean. Foru Komunitatean hamahiru abeltzain ziurtagiri eta bi marka daude esne hori merkaturatzeko. Ultrapasteurizazioaren mende dagoen UHT esneaz gain, enpresa horiek esne freskoa (pasteurizatua) eta jogurtak ere merkaturatzen dituzte.

Aipatutako behi-esnearen ekoizpen integratuaz gain, Nafarroak abere-ekoizpen integratuen erregelamendu teknikoak ditu: errunaldiko hegazti-hazkuntza, haragi-hegazti hazkuntza, txerrikumea, moxal-haragia eta haragi-untxikultura.

Nekazaritzako ekoizpen araudi teknikoei dagokienez, 2.298 hektarea daude erregistratuta araudi desberdinetan: zainzuri zuria, kruziferoak (azalorea, brokolia, aza eta erromaneskoa), letxuga, kukulua eta eskarola, arroza, orburua, hezurrezko fruta-arbolak (mertxika eta nektarina), pipitazko fruta-arbolak (udarea eta sagarra), industriako tomatea, negutegiko tomatea, neguko zerealak (oloa, garagarra, gari biguna eta gari gogorra), kiwia eta patata.

Merkaturatutako ekoizpenei dagokienez, 2023an 27 milioi litro esne baino gehiago lortu ziren behi-esnearen ekoizpen integratuan; errunaldiko hegazti-hazkuntzaren ekoizpen integratuak ia 400.000 dozena arrautza merkaturatu zituen; eta 2,5 milioi kilogramo inguru merkaturatu ziren haragiaren hegazti-hazkuntzaren ekoizpen integratuaren aldetik, 237.000 kilogramo tomate fresko eta 50.000 kilogramo arroz.

Zigilu honen pean, gaur egun arrautzak, arroza, esnea, oilaskoa eta tomate freskoa merkaturatzen dituzten ekoizleak daude erregistratuta.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilari Jose Maria Aierdik bere hitzaldian nabarmendu duenez, “sistema honek gizarteak eskatzen dituen hainbat alderdi biltzen ditu, eta animalien ongizatea, elikagaien segurtasuna, hurbileko produktua eta ingurumenaren eta ekonomiaren iraunkortasuna batzen ditu”. Gainera, gogorarazi duenez, “Nafarroa aitzindaria izan zen bai bere sorreran, bai beste autonomia erkidego batuek geroago erreplikatu zituzten araudietan”.

Bestalde, Eneko Madinabeitia Burlatako IIko zuzendariak “Reyno Gourmeten eta Ostalaritza Eskolaren arteko lankidetza estua” azpimarratu du “prestakuntza praktikoen bidez ikasleei Nafarroatik hurbil dauden eta kalitatezkoak diren produktuen ezaugarriak erakusteko”.

Azkenik, INTIA-Reyno Gourmeteko zuzendari kudeatzaile Natalia Bellostasek azaldu duenez, “INTIA produktu bakoitzaren araudi espezifikoak betearazteaz arduratzen da”, eta funtzionamendu egoki hori bermatzeko “aldizkako auditoriak egiten dira, ekoizpen-sistema bakoitzaren control-plan zehatza betetzen dela bermatzeko”.

Atxikitako enpresak

Egun, bederatzi dira Reyno Gourmeten Ekoizpen Integratuko kalitate-markari etxikitako enpresak:

  • A.T Lacturale (Etxeberri). Behi-esnearen ekoizpen integratua.
  • Señorío de Sarría (Puente la Reina / Gares). Behi-esnearen ekoizpen integratua.
  • Avícola Abaigar (Los Arcos). Errunaldiko hegazti-hazkuntzako ekoizpen integratua.
  • Huevos Camperos Larraz (Larrión, Etxalar y Arbizu). Errunaldiko hegazti-hazkuntzako ekoizpen integratua.
  • Lacubegi (Ujué / Uxue). Errunaldiko hegazti-hazkuntzako ekoizpen integratua.
  • Grupo AN-Avícola de Mélida (Mélida). Haragi-hegaztien ekoizpen integratua.
  • Pollos Kiko (Tafalla). Haragi-hegaztien ekoizpen integratua.
  • Producción Arroz Navarra S.L. El Alcaraván (Arguedas). Arrozaren ekoizpen integratua.
  • Cultivos de Navarra S.L. Tomate de Artajona (Pamplona/ Iruña). Berotegi-tomatearen ekoizpen integratua.

Ekoizpen integratuko produktuekin egindako pintxoak dastatzea

Ekitaldiari amaiera emateko, Burlatako IIko Ostalaritzako ikasleek egindako pintxoak dastatu dira kalitate markako ekoizpen integratuko produktuekin.

Dastatu diren pintxoak honako hauek izan dira: ‘Oilasko eta arrautza kroketak’, ‘Arroz eta boloñesa aranziniak’, ‘Barazki eta gazta arroz krematsua’, ‘Hegazti krema eta txanpiñoi txupitoa’ eta ‘Oilasko wok-a barazki eta sojarekin’.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp