Hurrengo hiru proposamenak aurkeztu dituzte, “Txispunk”, ardo beltz eta arrosaren nahasketa karbonatatua garagardo botila formatuan; “Sonrosado”,
Nafarroako jatorriko ardo arrosa eta soda txuriaren nahasketa, kalimotxoan inspiratutako koktel freskagarria; eta “3 de copas” , Reyno Gourmet pintxoekin
lagundutako Nafarroako txoko ezberdinen hiru garnatxa ardo beltzen bilduma. Academia VIVIDen bigarren edizio honetan, ikasleak Iruñako alde zaharreko giro
desberdinetara egokitutako ardoak sortu, diseinatu eta prestatzeko erronka izan dute. Erronka hau, ardoaren arloko profesionalen gidaritzapean landu dute hiru
hilabetez eta gaurkoan 70 gazte eta arloko eragileei zuzendutako aurkezpen esperientzial batekin amaitu dute.
EKITALDIA: IRUÑEKO ARDOAK
Asteazken arratsaldean, esperientzia paregabea bizitu dute Iruñeko alde zaharreko kaleetan barrena. Hiru tabernetan zehar egindako ibilbideak gazte kontsumitzaileei zuzendutako hiru
produktu berri aurkezteko balio izan du. Bozkaketa “Civivox Condestable”n izan da eta gazte desberdinez osatutako epaimahaiak proposamenik onena hautatu du.
Produktuak Ikasleek erronka haundi bat izan dute aurtengoan: Iruñeko alde zaharreko giro desberdinetan kontsumi zitezkeen gazteei zuzendutako ardoak sortzea. Ikasleen sormenari esker, hiru
proposamen ausart eta harrigarri sortu eta aurkeztu dituzte.
Batetik, Txispunk produktua, honela definitu dute egileek: “kaleko edaria, Nabarreriak munduarentzat eskeintzen duena. ” Alkohol maila jaitsiz eta ardo beltz eta gorriaren nahasketa
bat gasifikatuz, garagardo botilatxo formatuan aurkeztea erabaki dute, kontsumitzerakoan praktikotasuna eta mugikortasuna bilatzea helburu izanik.
Bestetik, Sonrosado produktuaren errezeta: “izotza, konfiantzazko Nafarroako jatorriko ardo arrosa, eta soda zurizko freskagarria (Sprite edo SevenUp)”. Kalimotxoan inspiratua, baina
ukitu nafarrarekin, ardo arrosaren kontsumoa sustatzea bilatzen duena. Sonrosado udako edari moldakorra da, edozein taberna, txosna edo jaialditan eska dezakeguna.
Azkenik, 3 de Copas produktua zeina premisa batetik abiatzen den: Nafarroa paisai aniztasuneko lurraldea da eta garnatxa ardo barietatea modu ezberdinetan adierazten da
eremu bakoitzean. Beraz, eska diezaiogun barietate honi Nafarroko paisai desberdinei buruz hitz egitea. Hiru gune desberdinetako hiru garnatxa beltzez osatutako bilduma da: Behe
mendia, Lizarraldea eta Erriberabeitiak osatua. Hiru-pintxori lotutako kontsumo-esperientzia bat planteatzen du, eta Iruñeko alde zaharretik abiatuz landa eremu hauetako turismoa
sustatzea bilatzen du.
Bertaratutakoak eta impresioak
Fundacion Empleak eta ANAPEHk, antolatzaile gisa, hurrengoa adierazi dute: “Erronka konplexua baina oso aberasgarria izan da. Proiektuak, errealitatean, ostalaritzan, kalean
zuzenean eragitea bilatzen genuen. Uste dugu VIVIDen gure ikasleak ardo sektorerako prestatu ditzazkegula eta prestatu behar ditugula, Nafarroarentzat hain garrantzitsua den arlo
honetan benetako eragina izan dezaketen proposamen berritzaileak sortzeko”.
Premisa argi batetik abiatu zen Academia VIVID: “Ardoa edaten duenak, ardo nafarra kontsumitzea nahi dugu; eta ardorik edaten ez duenak, interesa izan dezala.” “Harro gaude
ikasleen lanaz, ostalaritzaren inplikazioaz eta ekitaldiak izan duen jarraipen eta interes handiaz.” “Nafarroak produktu eta talentu handia du ardoaren munduan aldaketa iraultzaileak
gauzatzeko, ideiak eta pertsonak konektatzea da gure lana”.
Proiektua: Academia VIVIDen bigarren edizioa
Ekitaldia Academia VIVIDen barruan kokatzen da, pertsonei zuzendutako ardoen prestakuntza da. Fundacion Empleak eta San Martin de Unxeko udalak bultzatzen duten VIVID lan arloaren
barruan kokatzen da prestakuntza hau, mahastizaitzaren eta despoblazioaren inguruko landa berrikuntzako laborategia da VIVID. Edizio honetan ANAPEHren laguntza izan du
formakuntzak eta helburua, ardoaren munduan protagonista izango diren pertsonak prestatzea da.
Erronka
Parte hartzaileek erronka batekin egin zuten topo kurtso hasieran, lehen momentuan tentuz hartu zutena. ANAPEHk Iruñeko alde zaharrean dauden gazteak kontsumitu ditzaketen ardo
egokiak sortzea proposatu zien. Jakina denez, Iruñako alde zaharreko txoko bakoitzak giro desberdin bat irudikatzen du, beraz, produktuek Nabarreria, San Nikolas edo Estafetaren
idiosinkrasia kontuan hartuta diseinatu eta sortu behar zituzten.
Hiru hilabetez lanean aritu dira erronka honi erantzuna emateko. Lehenik eta behin, profil hori aztertu zuten, eta, horretarako, ostalaritzari eta bezeroei hainbat elkarrizketa egin
zizkieten. Ondorio argiak lortu zituzten:gazte gehienak ardoa adineko pertsonekin lotzen dute , gazteak burbuiladun produktuak nahiago dituzte, eta marka desberdinen arteko
aukera egin beharrak estresatu egiten diete.
Ikerketa eta testuinguru hau oinarri, giro bakoitzerako ideia proposamen bat sortu zuten. Bide honetan ez dira bakarrik egon. Ardoaren munduko profesionalek hainbat tailerretan lagundu
diete proposamenak bideratzen. Hamar aditu izan ditugu guztira: Pilar Garcia-Granero, Gonzalo Celayeta, Julián Palacios, María Abete, Augusto Cressatti, Joaquín Gálvez, Jose Luis
Díez, Raúl Ripa, Gorka Arizkorreta eta Xabier Sanz. Guzti hau Fundacion Emplearen koordinazio eta gidaritzapean landu da. Parte-hartzaileak eta haien esperientzia
Academia VIVIDen edizio honetan Nafarroa, Araba, Zaragoza eta Alicanteko ikasleak izan
ditugu, talde heterogeneo eta kohesionatua osatu dute. San Martin de Unxen izan dira saioak eta ikasle guztiak bertan egin dute lo, elkarbizitza sustatuz, bai beraien artean eta baita
herriarekin ere. Atzera begiratzean, “pena ematen diela proiektua amaitzeak” aitortzen dute. “Hiru hilabete hauetan asko ikasi dugu eta dibertitu ere egin gara. ” Hainbat ikasle hasi dira
beren lehen ardo markak egiten, eta Academia VIVIDek merkaturatzeko tresnak, harreman sarea eta ikuspegi berri bat eman die.