Gaur, azaroak 12, asteartea, Reyno Gourmetek antolatutako Tokiko Produktuen Pinturaren IV. Lehiaketako obra finalisten erakusketa ireki da Iruñeko Santo Domingo Merkatuan (Merkatu kalea, 79, 31001 Iruñea), Tokiko Produktuaren 9. Asteko ekitaldien barruan. Margolanak abenduaren 10era arte egongo dira ikusgai, astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 14:00etara, eta ostiral eta jaiegun bezperetan, 16:30etik 20:00etara.
Lehiaketara Nafarroan bizi diren 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako 131 lan aurkeztu ziren, sei pintura akademiatakoak. Horietatik, Pedro Salaberri, margolaria eta epaimahaiburua; Concha M. Pasamar, ilustratzailea; Mamen Oroz Iribarren, Iruñeko Udalaren Merkataritza Zerbitzuko burua; Isabel Pueyo, CPAEN-NNPEKeko Sustapen arlokoa (Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua); eta Ana Irurita, INTIA-Reyno Gourmeteko Balio Kateko teknikaria osatutako epaimahaiak erakusketan ikusi ahal izango diren 37 margolanak aukeratu zituzten (Nagusien kategoriako 10, 13 eta 18 urte bitartekoak, eta Txikien kategoriako 27, 6 eta 12 urte bitartekoak). Nafarroako bertako produktua (gazta, ardoa, patxarana, olioa, orburua, zainzuria, piperra, aratxea, arkumea, etab.) zen parte-hartzaileek beraien lanetan islatu behar zuten gaia.
Irabazleak Marian Georgiev Mihaylovek, 15 urteko eta Mónica Logar tailerreko gazteak, Nagusien kategorian, eta Kira Larrañeta Santestebanek, 8 urteko eta Kihuyu Akademiako haurrak, Txikien kategorian, izan ziren.