| 

Nafarroako arkume eta barazki brotxeta Idiazabal gazta eta Chimichurri saltsarekin

2
Gai
  • Nafarroako AGB arkume-hanka bat
  • Tipula more bat
  • Piper gorri handi bat
  • Piper berde handi bat
Gazta-saltsarako:
  • 80 gr Idiazabal gazta
  • 300 gr esnegain
  • Xehetutako perrexil freskoaren 3 koilarakada 
  • Ezkai fresko xehatuaren koilarakada bat
  • Xehatutako oregano freskoaren  bi koilarakada
  • Ehotutako aji kafearen koilarakada bat 
  • Baratxuri birrinduaren hortza
  • 100 gr oliba-olio birjin estra

Brotxeta:

  • Arkumearen hankari hezurra kendu eta zati ertainetan moztu.
  • Tipula morea eta piperrak karratu erregularretan moztu.
  • Brotxeta ertainetan eseki, tipula, piper gorria, arkumea eta piper berdea tartekatuz.
  • Eragiketa hau lau aldiz errepikatu.

Gazta-saltsa:

  • Esnegaina irakin eta Idiazabal gaztarekin mixer bat erabiliz nahastu. Hozten utzi.
  • Perrexila, oreganoa eta ezkaia txiki-txiki egin.
  • Erretako ajiarekin, gatzarekin, baratxuriarekin eta oliba-olioarekin bol batean nahastu. 
  • Gazta saltsa tximitxurriarekin nahastu.

Brotxetak egostea:

  • Brotxetak plantxan prestatu, alde guztietatik urreztatuz.
  • Zerbitzatu aurretik, gazta saltsarekin busti.