| 

Baserriko arrautza tenperatura baxuan patata kremarekin eta Idiazabal gazta ketuarekin

4
Gai
    • Baserriko 4 arrautza
    • 500 gr patata
    • 30 gr gurin
    • 100 gr esnegain
    • 100 gr esne
    • 80 gr Idiazabal gazta ketua
  • Tipula karamelizatua egiteko:
    • 3 tipula
    • Ezkai-orri batzuk
    • Oliba-olio birjin estra koilarakada bat
    • Gurin koilarakada bat
    • Azukre koilarakada bat

Arrautza:

  • Arrautzak 64 ° C-an 40 minutuz sukaldatu.
  • Berehala erabiliko ez badira uretan eta izotzetan hoztu. 

Patata eta gazta krema:

  • Patatak uretan eta esnetan prestatu, bigunak egon arte.
  • Idiazabal gazta birrinduarekin, gurinaren eta esnegainarekin batera Thermomix edo irabiagailu batean txikitu.
  • Nahasketa iraztontzi fin baten bitartez iragazi eta sifoi batean jarri. Epel mantendu.

Tipula karamelizatua:

  • Tipula juliana eran moztu
  • Azukrearekin, gatzarekin eta ezkaiarekin batera lapiko batean su motelean prestatu. Erretzea ekiditzeko, ura gehitu egosten den bitartean.
  • Tipula prestatu ia desegin arte.

Platereratzea:

  • Arrautza egosia tenperatura baxuan zerbitzatu eta bota gainetik patata eta gazta krema koilara baten laguntzaz.
  • Tipula karamelizatuarekin apaindu.