Reyno Gourmet-en parte izateak Nafarroako kalitatezko produktuen komunikazio globalarekin bat egitea esan nahi du, eta haien ospearen eta publikoaren hautemate positiboaren alde egitea.
Etengabeko sustapen-lanaren onuraduna izatea da, kanpaina propioak egitea eta Nafarroako produktuen irudiari mesede egiten dioten oihartzun handiko ekitaldietan parte hartzea bateratzen dituena. Reyno Gourmet produktuek merkatuan posizionatzeko aukera berriak izatea, bai denda txikietan, bai banaketa-talde nagusietan.
Sektoreko azoka nagusietan egotea, hala nola Alimentaria, Fruit Attraction eta Gourmets Saloian, gaineraturik Nafarroako parte-hartze taldekatuaren babesa eta laguntza profesional sendoa diru-laguntzak, irudia, logistika, komunikazioa eta abar eskatzeko.
Zure produktuaren ziurtagiria eta identifikazioa izatea, Nafarroako Kalitatezko Produktuen kalitate-zigiluarekin eta merkatuan horrela identifikatuta azaltzea.
Eta gainera:
Reyno Gourmet-eko nobedadeen, ekitaldien, lehiaketen eta sustapenen berri izan nahi duzu? Utzi zure helbide elektronikoa, eta, aldian-aldian, gure buletina jasoko duzu zure posta elektronikoan sarrerako ontzian.