Plater mota
Hasierako platerra
Pertsonak
4 Pertsonentzat
Denbora
50 Minutu
Tuterako Orburua, Nafarroako baratzeko lorea, gastronomia onaren zaleek gehien baloratzen duten barazkietako bat da. Landatutako barietatea “Tuterako zuria” da. Orburu biribildua da, eta bere brakteak ez dira elkartzen, eta haien bereizgarria den zuloa uzten du. Freskoan zein kontserban, errezeta tradizionalen eta errezeta berritzaileenen protagonista da.
“Tuterako Orburua” Adierazpen Geografiko Babestuak bere gain hartzen duen ekoizpen eremua Nafarroako zenbait lurrek osatzen dute, Kontseilu Arautzaileak orburuak ekoizteko gaitzat jotzen dituenak, eta, gaur egun, Nafarroako Erriberako 33 herri hartzen ditu. Tuterako eskualdea erdigune neuralgikoa da.
Tuterako orburua landare belarkara bat da eta Cynara scolymus izen zientifikoarekin landutako espeziea besterik ez da ezagutzen. Tuterako Zuria nekazarien hautaketari esker garatu da eta barietate onartu bakarra da.
Tuterako Orburua besteetatik bereizten da ezaugarri hauengatik: forma biribilagoa du eta goiko aldean zulo zirkular bat du, brakteak edo hostoak ez baitira elkartzen burua ixteko.
Eskualde epeletako eta Mediterraneoko herrialdeetan espezie tipikoa da, hala nola Frantzian, Espainian eta Italian; azken horiek, munduko ekoizpenaren eta kontsumoaren %80 biltzen dute.
Laborea: Tuterako Orburuaren laborea urtero egiten da freskoan kontsumitzeko, eta bi urtean behin egin daiteke kontserbako produktuetarako. Landare belarkara da eta sustrai-sistema ahaltsua duenez, landarearen elikadura bermatzen du. Sustraiaren gainean zurtoin bat sortzen da hasieran, eta hortik hostoak sortzen dira. Hostoen multzoa erroseta da. Erdialdetik zurtoina garatzen da, orburua sortzen amaitzen duen atala. Lore hori, garatu gabe dago, eta landarearen zati jangarria da.
Uzta: Eskuz biltzen da, heltze-egoeraren arabera hautatzen da eta pasaldi ezberdinak egiten dira bilketa burutu arte. Produktua ahalik eta arreta handienaz bildu eta eraldaketa-zentroetara garraiatzen da, deshidratazioa saihestuz.
Hautespena: Adierazpen Geografiko Babestuak jasoko dituen orburuak kontu handiz hautatu behar dira enbalatu aurretik, baztertu egin behar baitira ezarritako kalitate- eta kalibre-arauekin bat ez datozen fruituak.
Tuterako Orburua ziurtagiria kontserbako elikagai horren Adierazpen Geografiko Babestu bakarra da. Beti merkaturatzen da beirazko ontzietan, eta hura egiteko prozesuan ezin da azidogailurik edo azidotasunaren zuzentzailerik gehitu. Horrela, egindako produktuaren pH-a produktu freskoaren berezkoa dela ziurtatzen da, nolanahi ere, 5,0ko gutxieneko balioarekin.
Tuterako Orburuari “baratzeko lorea” ere esaten zaio, eta Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) lortu zuen 2001ean. Onetsitako erregelamenduaren arabera, orburu freskoak ez ezik kontserbakoak ere Adierazpen Geografiko Babespean daude. Ekoizpen eremu geografikoak Nafarroako Erriberako 33 herri biltzen ditu eta erdigunea Tuterako eskualdean dago.
Tuterako Orburua AGB
Nafarroan, barazki honen lehen laboreak Al-Andalusen garaikoak dira. Harrezkero, Tuterako nekazariak buru-belarri eta arreta handiz aritu dira hautapen prozesuan, Tuterako Zuriaren laborantza lortzeko. Izan ere, Nafarroan lantzen den orburu mota bakarra da.
Orburu mota hau 80ko hamarkadan Espainia osoan lortu zuen arrakastaren eta ospearen ondorioz, Nafarroako jatorrizko landarea herrialde osoan zehar erein hasi zen; bere testura kurruskatsuagatik, zapore apur bat mingotsagatik eta bere mami urtsuagatik.
Tuterako eskualdeko nekazariak ez ziren besoak uztarturik geratu eta beren barietaterako deitura bat lortzeko borrokatu ziren. Tuterako Orburuak Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) lortu zuen 2001ean, bai produktu freskorako bai kontserbakorako, baldin eta Nafarroako Erriberako 33 herrietako batean egiten bazen, Tutera eskualdea landaketa eremuaren erdigune gisa hartuta.
INTIA, Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua, S.A.k ikuskatzen ditu hazkuntza-prozesuak, elaborazioa, ontziratzeko eta etiketatzeko prozesu guztiak. Hau da BJDaren kontrol-erakundea, hartutako produktuak bere Baldintza-Agirian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela bermatzeaz arduratzen dena.
INTIA ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditatuta dago, UNE-EN ISO/IEC 17065:2012 Europako Arauaren arabera.
Ezarritako ziurtapen-sistema honetan oinarritzen da:
Merkatuan kontserban eta freskoan aurki daiteke, denboraldi labur bat udazkenean eta denboraldi luzeagoa udaberrian. Bi eratan, produktuak behar bezala identifikatuta egon behar du “Tuterako Orburuak” izen osoarekin eta Adierazpen Geografiko Babestuaren logotipoarekin.
Freskoan, Tuterako Orburuak saltzen dira, bai dozenaka, zurtoinekin eta hostoekin, ala bai, kiloka zurtoinik gabe. Produktua erraz ezagutuko dugu AGBren logotipoa duen zenbakidun banda bat eta Reyno Gourmeten zigilua daramatzalako.
Kontserban, Tuterako Orburuak beti joan behar dute beirazko ontzian, eta ez du azidotzailerik edo azidotasun-zuzentzailerik izan behar, horrela lortzen baita orburu batek zapore natural handiagoa izatea. Produktua erraz ezagutuko dugu Kontseilu Arautzailearen etiketa zenbakitua duelako.
Reyno Gourmet-eko nobedadeen, ekitaldien, lehiaketen eta sustapenen berri izan nahi duzu? Utzi zure helbide elektronikoa, eta, aldian-aldian, gure buletina jasoko duzu zure posta elektronikoan sarrerako ontzian.