DZ Licores enpresako Adrián Subía Sainz berriro hautatu dute gaur Kontseilu Arautzaileko presidente, laugarren agintaldiari aurre egiteko, hautagai bakar batean aurkeztutako gainerako hautetsiekin batera. Nafarroako Patxaran Adierazpen Geografikoaren Kontseilu berria gaur eratu da, 2022ko apirilaren 17ko 45/2022 Foru Aginduan iragarri bezala. Nafarroako Patxarana AG Reyno Gourmet entseinaren babespeko kalitate-marketako bat da, INTIA sozietate publikoak bultzatutako eta kudeatutako marka.
Elaboratzaile-botilaratzaile sektorean egindako hauteskundeen ondoren, lau kiderekin batera hartu du kargu Nafarroako Patxaran Adierazpen Geografikoaren Kontseilu Arautzailean, eta basarana ekoizleak beste hainbeste ordezkarirekin, Kontseilu berria modu parekidean osatuz.
Adrián Subía presidente berriak, berriz hautatu dutela jakin ondoren, hau azpimarratu nahi izan du: “batasun eta adostasun giroan lan egiten ari gara, norabide eta helburu berberekin: gure lurraldean hain errotuta dagoen edari hau bermatzea eta sustatzea, eta mundu guztiak kalitate berezitzat har dezan”.
Kontseilu berria sektore elaboratzaile-botilaratzailearen ordezkari hauek osatzen dute: Adrián Subía Sainz, DZ Licores S.L.U.koa, Kontseilu Arautzaileko presidente berrautatua izan dena; José Manuel Plo Hermosilla, Destilería La Navarra S.A.koa; Cristina Esparza Cuesta, Hijos de Pablo Esparza S.A.koa eta Javier Baines Mayoral, Licores Baines SMkoa.
Basaranaren ekoizleen sektoretik honako hauek dira izendapenak: Carmelo Macua Gonzálezek hartuko du lehendakariorde kargua: Juan José Álvarez Maeztu, Beatriz Sagredo Zaratiegui eta Esteban López Mangado. Azken bi pertsona horiek Nafarroako basaranaren laborearen etorkizunaren aldeko apustua egiten dute, funtsezkoa baita Nafarroako Patxaranaren kalitatea bermatzeko.
Ildo horretatik, Beatriz Sagredo Kontseiluan sartzeak beste urrats bat dakar emakumea nekazaritzan eta, kasu honetan, basaranen produkzioan jarduten hasteko. Kide berriak, 27 urte zituela, 2021ean, nekazaritza-sektorean sartzeko ikastaroa egin zuen Erriberrin, INTIArekin, eta Mendabian ditu dagoeneko basarana-landak. Nekazaritza-sektoretik kanpo esperientzia profesionala izan arren, familia-jarduerarekin jarraitzeko apustua egin du, belaunaldi-erreleboaren alde. «Tristura handia ematen zidan familiako inork jarduera ez jarraitzeak, txikitatik ezagutu dugu eremua, eta ez genuen nahi gure aitak lan egindako guztia galtzea», azaldu du.