Ahora Fest: gastronomia eta kulturak bat egingo dute larunbat honetan Iruñean, Nafarroako Aratxea eta Arkumea AGBak hurbiltzeko

Gastronomia eta kulturak bat egingo dute larunbat honetan Iruñean, Nafarroako Aratxea eta Arkumea AGBak hurbiltzeko.

INTIA-Reyno Gourmetek antolatutako festa Burgoen Enparantzan egingo da, Nafarroako Aratxea eta Arkumea Adierazpen Geografiko Babestuak, Lodosako Pikilloko Piperra Jatorri-deitura eta Santo Domingo azokaren laguntzarekin.

Larunbat honetan, urriaren 21a, Iruñeko Burgoen Enparantzan lurreratuko da Ahora.Fest, Nafarroako Haragiak Goraipatzeko topaketa Gastrokulturala. INTIAReyno Gourmetek, Nafarroako Arkumea eta Nafarroako Aratxea AGBekin eta Lodosako Pikillo Piperra JDBarekin batera, jaialdi hau antolatuko dute Burgoen Enparantzan eta Iruñeko Santo Domingo merkatuan, merkatuarekin berarekin lankidetzan.

Aire zabaleko eta publiko guztiarentzako doako jarduerez beteriko jaia da: Santo Domingoko azokara bisita gidatuak hainbat txandatan, showcookinga, ipuin kontalaria eta musika, Edu Errea Band-aren kontzertuarekin.

Eskaintza gastronomikoaren aldetik Nafarroako Aratxeko premium hanburgesak eta Nafarroako Arkume erretako txalupak dastatuko dira, Iruñerriko artisau-ogiarekin eta Lodosako Pikillo Piperrekin. Sukaldariekin batera produktu hauen ekoizleak egongo dira. Dastaketekin bildutako dirua, 5 €-ko prezioan zerbitzatuko direnak, Anelara bideratuko da (Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nafarroako Elkartera alegia).

Jaia, urriaren 21ean, goizeko 11.00etan, Santo Domingoko azokara bisita gidatuekin hasiko da, ShowCooking batekin eta ipuin kontalari batekin jarraituko da, gaztelaniaz eta euskaraz.

13.00etan Nafarroako Aratxe hanburgesen dastaketa, Basque Trucken eskutik, eta Nafarroako Arkumea parrillan, Txomin Parrillaren eskutik. Bukatzeko, Edu Errea Band taldearen kontzertua izango da 14.00etan.

Joseba Beitia INTIA-Reyno Gourmeteko koordinatzaileak azaldu duenez, “Ahora.Festek Nafarroako haragien mundua hurbildu nahi dio gizarteari; bere balioak transmititu nahi ditu bai nutrizioaren ikuspegitik, bai ekonomian, landa-garapenean eta ingurumenean duen eragina ere. Publikoan jarriko dugu arreta, garai berriekin bat datozen kontsumo-modu berrietan, hurbiltasun-ereduan eta sektorearen ekosistemaren ezagutza sakonean”.

Horrela, Ahora.Fest saiatuko da bertaratzen diren pertsonek Nafarroako haragiak transmititzen dituen balioak jarduera ludiko eta didaktikoen bidez identifikatu, baloratu, kontsumitu eta zabal ditzaten.

Jardueren programa

  • 11.00, 12.00 y 13.00 orduetan: Bisita gidatuak Santo Domingo azokara. Topagunea merkatuko atea izango da, eta parte hartzen duten pertsonek iriste ordenan izena emango dute, bisita bakoitzeko gehienez 15 pertsonentzako lekuarekin.
  • 12.00 etan: ShowCooking-a.
  • 13.00 etan: Nafarroako Aratxeko hanburgesa dastaketa, Basque Trucken eskutik; eta Nafarroako Arkumea parrillan, Txomin Parrillaren eskutik.
  • 13.00 etan: Izaskun Mujika ipuin kontalaria, gazteleraz eta euskaraz.
  • 14.00 etan: Edu Errea Band-aren kontzertua.
  • 15.00 etan: Nafarroako Aratxeko premium hanburgesa sortaren zozketa.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp