Milagroko
Gerezia

Milagroko gerezia fruitu tradizional bat da, berezko kolore eta zaporearekin, eta Milagro herria inguratzen duten Nafarroako Erriberako 11 udalerritan soilik landatzen da.


Babestutako produktua sail ureztatuetan landu behar da, eta fruituak heldutasun egokia eta gutxieneko kalibrea duenean biltzen da. Gereziek osoak izan behar dute, itxura freskokoak, osasuntsuak, irmoak eta pedunkulua dutela agertzen dira. Merkaturatze guztia freskoan egiten da.

Babestutako eremua

Marka kolektiboak freskoan kontsumitzeko sail ureztatutako gerezia baino ez du babesten, eta Erabilera Erregelamenduak deskribatzen duen eremuan ekoitzi behar da. Eremu honek Milagro, Carcar, Andosilla, San Adrian, Azagra, Funes, Cadreita, Valtierra, Castejon, Corella eta Fitero udalerriak hartzen ditu.


Udalerri hauek, oro har, tradizio handikoak dira laborantzan, eta baldintza agroklimatiko antzekoak eta aproposak dituzte haien ekoizpenerako.

Ezaugarriak

Milagroko Gerezia Marka Kolektiboak sail ureztatuetan landatutako gerezi barietateak soilik babesten ditu, freskoan kontsumitzeko. Kolore eta zapore berezkoa du, batez ere Ebro ibaien ibarretan eta Ega eta Alhama ibaiadarretan landatzen delako, eta ekoizleek egiten jakite hori eta maitasun hori dutelako. Horrek guztiak lortzen du Milagroko gerezia hain berezia eta baloratua izatea.

Gereziek osoak izan behar dute, itxura freskokoak, osasuntsuak, irmoak, eta pedunkulua dutela agertuko dira.

Historia

2022an Milagroko Gerezia marka kolektiboa erregistratzen da Patente eta Marken Bulego Espainiarrean. Titulartasuna Milagroko Gereziaren Sustapenerako Elkarteari egokitzen zaio.

Elkartea 14 pertsona bazkide fundatzaileen konpromisoari esker sortzen, guztiak Milagro herriko Gerezi ekoizleak, INTIA eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Urtero eta duela hogei urte baino gehiago ekaina erdialdean herri honetan Milagroko Gereziaren Eguna ospatzen da, produktu preziatu honen ezaugarriak ezagutarazteko eta nabarmentzeko eta ekoizleak bistaratzeko. Helburu hau sendotzen da marka kolektiboaren sorreraren ondoren Reyno Gourmet berme-garantiaren babesean geratuz.

Harremanetarako

Ziurtagiria

Marka honek babestuta, Gereziak bete behar dituen baldintzak egiaztatzeko, ekoizleek edota egokitzaileek eta ontziratzaileek kontrol-auditoria bat pasa beharko dute, produktuak kontsumitzaileari berme osoa eskain diezaion.

Prozesu guztiak, alegia, laborantza, ontziratzea eta azken produktuaren etiketatzea Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren SA Institutuak ikuskatzen ditu. Erakunde hau da Marka Kolektiboaren kontrol-erakundea, eta hartutako produktuak Markaren Erabilera-araudian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela bermatzeaz arduratzen da.

INTIA ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditatu du, UNE-EN ISO/IEC 17065:2012 Europako Arauaren arabera.

Ezarritako ziurtagiri-sistema honako hauetan oinarritzen da:

Landa-kontrola
Egokitzeko/ontziratzeko instalazioen kontrola
Amaitutako produktuaren kalitate-kontrola

Milagroko Gerezia

Freskoan soilik aurki daiteke merkatuan, denboraldi labur batean udaberri amaieratik uda hasierara.

Produktua erabat identifikatua egon behar da indarrean dagoen araudia betez eta “Milagroko Gerezia” izen osoarekin logoa barne hartuz, baita Elkarte titularrak emandako pertsona operadorearen erregistro zenbakia ere. Logo hau Reyno Gourmet logoarekin batera joanen da.


Plater mota
Plater nagusia
Pertsonak
35 minutu
Denbora
4 pertsona

Elaborazioa

Laborea

Milagroko gerezia sail ureztatuetan landatu behar da, eta Prunus Avium L. eta Prunus Cerasus L. espezieetakoa izan behar du, baita haien hibridoetakoa eta haien barietate landuetakoa ere.

Bilketa

Gerezi hau eskuz bildu beharko da produktua babesteko. Gereziak heldutasun-garapen optimoarekin bildu behar dira, gutxienez 12 Brix graduko guztizko azukre-eduki estandarra lortuz.Gereziek 22 mm-ko gutxieneko kalibrea izan behar dute, eta ez dute % 5eko akatsik gainditu behar, hala nola fruitu irekiak, hondatuak edo harrak jota.

 

Garraioa

Gerezia bildu eta garraiatu kontserbatzeko, egokitzeko eta ontziratzeko instalazioetara egun berean egin behar da, gehienez 5 kilo eta 15 cm-ko altuerako ontzietan, produktua zanpatzeagatik eragindako kalteak saihesteko.

Hautaketa

Markak babestutako gereziak kontu handiz aukeratu behar dira ontziratu aurretik, deskribatutako betekizunekin, heldutasun-egoerarekin eta ezarritako kalibrearekin bat ez datozen fruituak kenduz.

Milagroko gereziaren aldez aurreko aukeraketa bat landa-eremuan egiten da biltzeko unean. Kontserbatzeko, egokitzeko eta ontziratzeko instalazioetan da produktua eskuz hautatzen den lekua. Instalazio hauek Milagroko Gereziaren ekoizpen-eremua hartzen duten udalerrietan egon behar dute.

 

Merkaturatzea

Milagroko gerezia freskoan kontsumitzeko baino ez da merkaturatzen. Salmenta azkarra izan behar da, eta ziurtatu behar da baldintza onenetan iritsiko dela etxeetara.

Gerezia bere egoera naturalean kontserbatu behar da, eta debekatuta dago heltzea azkartzen edo atzeratzen duen edozein produktu erabiltzea. Era berean, ezingo da atmosfera kontrolatuko ganberarik erabili, horren barruan gasen konposizioa aldatzen duenik.

 

Dietan sartzearen onurak

Gereziak onura handiak dakarzkio osasunari, batez ere bitaminak, mineralak eta zuntza dituelako. Osasunaren Mundu Erakundeak gerezien kontsumoa gomendatzen du.

  • % 84 inguru ur dute, ia ez dute koiperik, eta bere ekarpen kalorikoa modu naturalean dituen azukreek zehazten dute.
  • Antozianinak dituzte, eta propietate arazgarriak eskaintzen dituzte, toxinak kanporatzen laguntzeko. Gainera, propietate antioxidatzaileak eta hantura-kontrakoak dituzte.
  • Melatonina dute, bihotz-erritmoa eta lo-zikloak erregulatzen laguntzen duen antioxidatzailea.
  • C bitamina, A bitamina eta funtsezko aminoazidoak ditu, zahartzea moteltzen laguntzen dutenak. C bitaminak sistema immunologikoa indartzen laguntzen du.
  • Zuntza, potasioa eta ura ditu, funtzio diuretikoa betetzen dutenak eta hesteetako zirkulazioa hobetzen dutenak. Asetzaileak dira, beraz kaloria gutxiko dietetarako egokiak.


Azken batean, fruta oso osasungarria da, eta onura ugari ditu gure osasunean, bere denboraldian kontsumitu behar duguna.