Plater mota
Plater nagusia
Pertsonak
4 pertsonentzat
Denbora
Nafarroako Ekoizpen Integratuko sistemak ingurunea errespetatzen duen produkzioaren aldeko apustua egiten duten nekazariak eta abeltzainak biltzen ditu eta ekosistema gehien zaintzen duten metodoei lehentasuna ematen zaie.
Azken batez, Ekoizpen Integratua ohiko nekazaritzaren eta nekazaritza ekologikoaren arteko erdibideko aukera da. Nekazaritza bizi eta iraunkorra ahalbidetzen du, ingurumena errespetatzen duena, nekazariarentzat errentagarria eta gizartearen eskariak betetzeko gai dena.
Nafarroako Ekoizpen Integratuko sistemak ingurunea errespetatzen duen produkzioaren aldeko apustua egiten duten nekazariak eta abeltzainak biltzen ditu, berariazko Erregelamendu Teknikoak betetzen dituztenak, bai nekazaritzako edo abeltzaintzako laboreetan.
Gaur egun, zigilu horren babesean, arrautzak, arroza, esnea, oilaskoa, letxuga, eskarola eta tomate freskoaren ekoizleak daude erregistratuta.
Nekazaritzako produktuen ekoizpen integratua, Nafarroan, 143/1997 Foru Dekretuaren bidez eta gainerako xedapen osagarrien bidez arautzen da. Foru Dekretu hori sortu zenetik Foru Gobernuak xedapen arautzaile ezberdinak eman ditu Nafarroako ekoizpen integratua garatzeari buruzkoak, eta berariazko erregelamendu teknikoak onetsi dira nekazaritzako edo abeltzaintzako laboreak arautzeko. Nafarroa aitzindaria izan zen sistema horren bidez behi-esnea (UHT esne ontziratua eta pasteurizatua) ekoizten eta ontziratzen.
Produkzio prozesu osoa Nafarroako Nekazaritzako Elikagai Teknologien eta Azpiegituren Institutuak (Kontrol eta Ziurtapen Erakundea) ezarritako Kontrol Programaren arabera kontrolatzen da.
Nekazaritzako produktuen ekoizpen integratua, Nafarroan, 143/1997 Foru Dekretuaren bidez arautzen da. Foru Dekretu hori sortu zenetik Foru Gobernuak xedapen arautzaile ezberdinak eman ditu Nafarroako ekoizpen integratua garatzeari buruzkoak, eta berariazko erregelamendu teknikoak onetsi dira nekazaritzako edo abeltzaintzako laboreak arautzeko
Nekazariak derrigorrez bete behar du Ustiategiaren koadernoa. Koaderno horretan nekazaritza edo abeltzaintzako ekoizpen bakoitzaren Arau Tekniko espezifikoa betetzen dela egiaztatzeko.
Nekazaritza-ekoizpeneko ustiategietako Koaderno horretan askotariko informazioa jasotzen da: landutako lurzatiak, laborearen datuak gauzatutako kultura-eragiketak, egindako laborantza lanak, jarduketa jakinak justifikatzen dituzten aldez aurreko behaketak, erabilitako lehengaiak, eta laboreari eragiten dion beste edozein ekintza jakingarri. Abeltzaintza-ekoizpenaren kasuan, antzekoa da, labore mota bakoitzerako Arau Tekniko berariazkoei jarraituz egiten da.
Nafarroako Ekoizpen integratuko elikagai bat ezagutzeko, zirkulu berde baten barruan tximeleta hori bat erakusten duen logotipo ofizialari erreparatu behar zaio.
Ekoizpen Integratua ekoizpen-sistema kontrolatu bat da, laboreetan ongarri mineralak eta produktu fitokimikoak zentzuz eta modu mugatuan aplikatzea bermatzen duena. Abeltzaintzari dagokionez, ingurumena eta animalien ongizatea gehien errespetatzen dituzten ekoizpen-sistemak aukeratzen dira.
Ekoizpen integratua ohiko nekazaritzaren eta nekazaritza ekologikoaren arteko erdibideko aukera da. Nekazaritza bizi eta iraunkorra ahalbidetzen du, ingurumena errespetatzen duena, nekazariarentzat errentagarria eta gizartearen eskariak betetzeko gai dena.
Sistema honetan, metodo biologikoak, metodo kimikoak eta laborantzako beste teknika guztiak kontu handiz hautatzen eta orekatzen dira, kontuan izanik ingurumenaren babesa, ustiategien errentagarritasuna eta kontsumitzaileek elikagaiei eskatzen dizkieten kalitatea eta segurtasuna.
Reyno Gourmet-eko nobedadeen, ekitaldien, lehiaketen eta sustapenen berri izan nahi duzu? Utzi zure helbide elektronikoa, eta, aldian-aldian, gure buletina jasoko duzu zure posta elektronikoan sarrerako ontzian.