Plater mota
Afaria, Hasierako platerra
Pertsonak
4 pertsona
Denbora
35 minutu
Nafarroako Zainzuriak Babestutako Adierazpen Geografiko bat da, eta 1986an sortu zen babestutako eremuan ekoizten diren zainzuri zuria sustatu eta zaintzeko helburuarekin. “Espárrago de Navarra” Adierazpen Geografiko Babestuak jasotzen dituen zainzuriak kolore zuria du, ehundura leuna, zuntz gutxikoa edo batere gabea. Ahoan duen mingotsaren leuntasunean oreka ezin hobea ekoizpen eremuko gau hotzei, uraren kalitateari eta hura lortzeko erabiltzen diren nekazaritza-sistemei zor zaie.
Zainzuria da Ebroko Erriberako janaritegi natural paregabeak eta oparoak ematen dituen produktu enblematikoenetako bat. Ebro ibaiaren bazterretan, klima mediterraneo epelean, muino eta mendilerro txikiek zipriztindutako paisaia leunean, Nafarroako, Aragoiko eta Errioxako erkidegoek bat egiten dute, eta han, Deituraren babespeko Nafarroako Zainzuriaren ekoizpen eremua hedatzen da. Babespeko Eremua Aragoiko 43 udalerrik, Errioxako 38k eta Nafarroako 176k osatzen dute gaur egun.
Nafarroako zainzuria landare bizikorra da eta haren produkzio aldiak sei-zortzi urte irauten du. Sustrai sistema oso sendoa du. Sustrai nagusiak horizontalean hazten dira eta haietatik sortzen dira sustraitxo sekundarioak.
Sustraiok disko edo ipurdi batetik irteten dira eta disko horren gainean sortzen dira turioi edo zainzuri bilakatuko diren begiak. Turioiei azaleratzen uzten bazaie, garatu eta adarkatu egiten dira. Azaleratu baino lehen bilduz gero, ordea, zainzuriak lortzen ditugu
Sustrai eta begien multzoari zarpa deitzen zaio. Zarpa otsailean landatzen da: ildo baten hondoan jarri eta lurrez estaltzen da. Udaberrian zurtoinak garatzen dira eta sasoi horretan eta udan landareak erreserbak metatzen ditu sustraietan, hurrengo urtean indarrez ernetzeko. Neguan hosto iharrak mozten dira eta lurra prestatzeko lanak egiten dira.
Sustrai eta begien multzoari zarpa deitzen zaio. Zarpa otsailean landatzen da: ildo baten hondoan jarri eta lurrez estaltzen da. Udaberrian zurtoinak garatzen dira eta sasoi horretan eta udan landareak erreserbak metatzen ditu sustraietan, hurrengo urtean indarrez ernetzeko. Neguan hosto iharrak mozten dira eta lurra prestatzeko lanak egiten dira.
Bigarren urteko martxoan, kimuak agertu baino lehentxeago, laborantza lan egokiak egiten dira; zainzuri-landare lehorraren zati ebaki egiten da eta ondoren, kabailoiak egiten dira, hau da, landare lerroaren gainean lurra pilatzen da, zainzurien azaleratzea atzeratu dadin eta hazi ahala zainzuriak bildu ahal izateko. Zainzuriak egunero bilduko dira, harik eta, kanpaina amaitu ondoren, ekainean, zainzuria berriro ernaltzen utziko den arte, hurrengo kanpainarako indarrak gorde ahal izateko.
Zainzuriak egunero bilduko dira, harik eta, kanpaina amaitu ondoren, ekainean, zainzuria berriro ernaltzen utziko den arte, hurrengo kanpainarako indarrak gorde ahal izateko.
Nafarroako zainzuriak fresko eta kontserban saltzen dira, sukaldaritza-tratamendurik behar ez duen formatua eta urte osoan zehar jaki honetaz gozatzeko aukera ematen diguna.
Nolanahi ere, ezagutuko dituzu, Nafarroako zainzuria dela ziurtatzen duen zenbakidun kontraetiketa daramatelako beti.
Eltze altu batera ura bota eta, irakin hasten denean, gatza gehitu eta zainzuriak sartu pixkanaka, urak irakiteari utz ez diezaion. Hamar bat minutu eduki irakin, zainzuriak bigundu arte, eta, egosketa-puntu egokia jakiteko, ziztatzea gomendatzen da.
Behin egosirik eta ura kendurik, epel jatea gomendatzen da zaporea hobeki atzemateko, oliba-olio birjina estra zorrotadatxo bat gehituta.
Nafarroako Zainzuria Berariazko Deituraren Erregelamendua 1986ko urriaren 6an Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Kontseilaritzak emandako Foru Aginduaren bidez onetsi zen. Geroago, 1987an, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak berretsi zuen.
Deitura hori sortzeko kudeaketen hasieran erabakigarria izan zen zainzuriaren laborantzak 80ko hamarkadan izan zuen garrantzi sozioekonomiko handia, Ebroko Haraneko kontserbagintza garatzeko oinarria izan baitzen.
Nafarrako Zainzuriak AGB
Industriaren goraldi horrek produktua ekoizteko eta lantzeko espezializazioa ekarri zuen. Halaxe sortu ziren Berariazko Deitura eta haren Kontseilu Arautzailea, Nafarroako zainzuria bermatu eta babestearren, beste produkzio eremu batzuen lehiari aurre eginez.
Hasieratik iritzi zitzaion Deiturak Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko ekoizpen eremuak bildu behar zituela, bai produktua bai ingurunearen baldintzak antzekoak zirelako. Hala ere, lege eta administrazio arazoengatik, ez zen hala izan 1993, urtera arte; urte horretan Aragoiko eta Errioxako erkidegoetako zenbait udalerriren sarrera onetsi zen. Gaur egun 176 dira (gehi Bardea) deitura honen babespeko Nafarroako udalerriak, 43 Aragoikoak eta 38 Errioxakoak.
Azkenik, 2003an erregelamendua berriz aldatu zen produkzio eremua handitzeko eta baimendutako barietateak aldatzeko. Gainera, erregelamendua Europako Erkidegoaren arauetara egokitu zen eta berariazko deitura Adierazpen Geografiko Babestu moduan inskribatu zen Europako Erkidegoaren Erregistroan, Batzordeak emandako ekainaren 12ko 1107/96 (EE) Erregelamenduaren bidez.
INTIA, Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua, S.A.k ikuskatzen ditu laborantza-, elaborazio-, ontziratze- eta etiketatze-prozesu guztiak. Hau da BJDaren kontrol-erakundea, hartutako produktuak bere Baldintza-Agirian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela bermatzeaz arduratzen dena.
INTIA ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditatuta dago, UNE-EN ISO/IEC 17065:2012 Europako Arauaren arabera.
Ezarritako ziurtapen-sistema honetan oinarritzen da:
Nafarroako Zainzuria AGB elikagaiari bakarrik eman dakioke NAFARROA izena. Eta babestutako produktuak bakarrik eraman ahal izango ditu ondo ikusteko moduan logotipoa eta Kontseilu Arauemaileak ematen duen zenbakidun kontra-etiketa.
Gainera, Europako Jatorri Izenaren logotipoa dute, Europar Batasuneko erregistroan sartuta baitaude. Reyno Gourmet zigilua ere izan dezakete, eta ontziaren hainbat eremutan elkarren ondoan ala bereizita joan daitezke.
Nafarroako Zainzuria kontserban bereizteko, Nafarroako Zainzuria AGBren logotipoa eta kontraetiketa eta Europako zigilua bilatu behar ditugu; betiere, ondo ikusteko moduko leku batean daude.
Gainera, eta azkenik, etiketak honako hauek jasoko ditu: Aragoin, Nafarroan edo Errioxan landatuta dagoen; osagaien zerrenda: zainzuriak, ura eta gatza; kantitate garbia eta pisu xukatua; fruituen kopurua; eta hobetsitako kontsumo-data.
Reyno Gourmet-eko nobedadeen, ekitaldien, lehiaketen eta sustapenen berri izan nahi duzu? Utzi zure helbide elektronikoa, eta, aldian-aldian, gure buletina jasoko duzu zure posta elektronikoan sarrerako ontzian.