Reyno Gourmetek Amaia eta Martin anaiei buruzko ipuin dibertigarri bat argitaratuko du, abentura zoragarri batean murgiltzeko zorian baitaude: Nafarroako baratze magikora bidaia.
Bertan, Nafarroako barazki gozoak ezagutuko dituzte, eta zergatik diren hain garrantzitsuak eurentzat eta ingurukoentzat.
Itziar Ancín idazle eta olerkariak eta Leire Urbeltz ilustratzaileak sortu zuten, eta bereziki haurrentzako pentsatuta dago. Liburu fisikoan, liburu digitalean eta ipuin audioan egokitu dute. Gainera, irailetik aurrera txikientzat eskuragarri egongo da liburutegietan kamishibai formatuan.
Audioipuina
1. Kapitulua: Merkatura iristea
2. Kapitulua: Pikitxu jarraitzen
3. Kapitulua: Barazki eta fruta harrigarriak
4. Kapitulua: Nafarroako baratzeko izarrak
Bertsio egokitua JAWS pantaila-irakurgailura irisgarria (irudien deskribapenarekin)