Batera ospatuko dira Tomate zaharraren azokaren VII. edizioa eta EKOmerkatua irailaren 3an

Tomate zaharraren jaia Iruñera itzuli da. Datorren larunbatean, irailaren 3a, Nafarroako hiriburuak bertako tomate zaharraren eta ekologikoaren VII. azoka eta lehiaketa egingo du Iruñeko EKOmerkatuan.

Aukera ona da tomateak maite dituzten guztientzat. Hainbat tomate dastatu eta ezagutu ahal izango dituzte: idi-bihotza, Tuterako itsusia, kilo-tomatea, Sunbillako morea, Krimeako beltza, etab. Gainera, tomate zaharraren lehiaketa berreskuratuko da, eta produktu izarraren inguruko tailerrak eta erakusketak egongo dira.

EKOmerkatuak edizio berezi batekin emango dio hasiera ikastaroari. Izan ere, tomate zahar, lokal eta ekologikoaren VII. azoka eta lehiaketa egingo dira irailaren 3an, larunbata, 09:30etik 14:00etara, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan. Gainera, tomate zaharraren VI. lehiaketa egingo da, nekazariak eta zaleak biltzen dituena bertako tomate ugariren inguruan.

Azokan barietate aunitz topatuko dira: Kaparrosuko El puente viejo, Arbeitzako Mikel Antonak eta Iruñeko Elkarkidek hainbat tomate mota ekarriko dituzte: Idi Bihotza, Idoi, Aranzadiko Arrosa, Tomate Itsusia, Krimeako Udarea eta Arrosa Beltza. Aipatutakoez gain, hogei tomate barietate baino gehiago ere erakutsiko dira: Margarito, Bonbilla, Andine Cornue…Tomate berdeak eta horiak, laranjak, beltzak, gorriak edo moreak. Bertaratzen animatzen direnak harrituta geratuko dira.

Antzinako tomate-barietateak (hibridoak ez direnak) babestea nekazari txikien lana aitortzea, babestea eta baliozkotzea da, ezagutza berreskuratuz, biodibertsitatea sustatuz eta ahalik eta kalitate organoleptiko handieneko tomateak lortuz. Eta halaxe, tomate hauek benetako tomateen zaporea dute. Barietate horiek ez dira hautespen genetikoaren eta laborantza-teknika modernoen ondorio, baizik eta garai bateko tomateen zapore, kolore eta propietate berak dituzte.

Tomateez gain, EKOazokan ohiko jakiak ere erosi ahal izango dira: Sakana, Estellerria eta Baztango gaztak, Faltzesko baratxuri eta sagarrak, Lizarrako olioa eta garagardoak, Itzurzuko eztia, Imotzko arrautzak, gaztak eta esnekiak, Beriaingo pasta, Amunarrizeko patata eta lekaleak, eta Erriberako garaiko barazkiak. Berrikuntza gisa, Javier Anocibar nekazariak udare ekologikoak eramango ditu.

Gonbidatu gisa, Nafarroako Hazien Sarean haziak erauzteko bi erakustaldi egingo ditu 11:30ean eta 12:30ean, barietaterik interesgarrienak kontserbatzen eta baratze partikularretan landatzen ikasteko.

Bestalde, 12:00etan baratze bertikaleko tailer bat izango da. Bertan, tomatea izango da protagonista, eta hainbat barietate landuko eta zenbait truku azalduko dira.

 

 

 

 

Tomate zaharraren VI. lehiaketa

Aldi berean, Geltoki azokan, tomate lehiaketa egingo da Gasterea elkartearen eta Gazteluleku elkartearen eskutik. Lehiakide bakoitzak 3 tomate zahar (ez hibridoak) aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta lagin bakoitzeko bi tomate aurkeztu behar dira. Laginak gehienez 40 izango dira eta inskripzio-ordenaren arabera zenbakituko dira. Izen-ematea eta lagin-ematea goizeko 10:00ak arte izango da Geltokin eta sari banaketa 13:30ean izango da. Gainera, antzinako tomate-barietateak mantentzeagatik errekonozimendu-plaka bat emango da.

Azken batean, egun oso bat sasoiko produktu zoragarrienetako baten inguruan, eta bertan erosi, gozatu, jan, ikusi eta usaindu ahal izango da.

 

EKOtopaketa

Irailean EKOtopaketa bueltan da, eta afari bat eskainiko zaio hil honetako protagonista izarrari, tomatea. Kabo jatetxeko Áaron Ortiz sukaldariak tomate, sandia eta pesto ekologikoarekin plater bat prestatuko du. Eskola magistralaz gain, gero Áaron Ortizen platera eta Geltokik prestatutako beste anoa batzuk (bi gazi eta gozo bat) dastatu ahal izango dira.

Izen-emateak eta informazio guztia: https://ekomercado.org/ekoencuentros/

Tomate zaharraren azokaren VII. edizioa eta EKOmercado irailaren 3an batuko dira

 

EKOMERKATUA ETA TOKIKO TOMATE ZAHARRAREN ETA EKOLOGIKOAREN VII. AZOKA

Irailaren 3an, 09:30etik 14:00etara. Iruñeko autobus geltoki zaharrean

  • Domiña. Betizuko hestebeteak. Goizueta.
  • Ekollaondo. Arrautzak eta ahuntz-gazta. Goldaratz
  • Olite Tainta. Baratxuriak. Faltzes
  • Elkea. Lekaleak, garagardoa eta sagar-zukua. Bakedao eta Artaxoa.
  • Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien
  • El Puente Viejo. Barazkiak. Kaparrosu.
  • Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra. Eultz
  • Larrezabal EKO. Ardi-gazta. Altsasu.
  • Erlan. Eztia. Izurtzu.
  • Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.
  • Koldo Resano. Sagarrak. Faltzes.
  • Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra eta almendrak. Faltzes.
  • Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
  • Javier Anocibar. Patatak, garbantzua eta udareak. Amunarritz.
  • Pastas Martinelli. Pasta. Beriain.
  • Mikel Antona. Tomatea. Arbeitza.
  • Elkarkide. Tomatea. Iruña.

SALMAHAI GONBIDATUA:

  • Nafarroako Hazien Sarea. 11:30ean eta 12:30ean haziak ateratzeko bi erakustaldi egingo dituzte.

JARDUERAK:

  •  12:00 Baratze bertikaleko tailerra. Tomate Azokako berezia. Izen-ematea cpaen@cpaen.org helbidean

 

 

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp