Eroski Taldeko dendako arduradunei zuzendutako bi prestakuntza-saioetako lehena izan da, Reyno Gourmet-en babestutako kalitate-markei buruzkoa. Egunean zehar, Jatorri Deituren eta Adierazpen Geografiko Babestuen aurkezpenak egin dira, horien berri izan dezaten, eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorea osatzen duten kalitate-marka horien berezitasunetan sakondu da. Erakusketa hauek Juan Carlos Fernández sukaldariak egindako showcooking batekin osatu dira, bere ikuspegi gastronomiko eta nutrizionala emanez.
Hurrengo saioa ekainaren 12an izango da INTIAren Atarrabiako egoitzan eta bertan Nafarroako Olioa, Erronkari Gazta, Tuterako Alkatxofa, Nafarroako Zainzuria, Nafarroako Patxarana, Idiazabal Gazta, Nafarroako Txahala, Nafarroako Bildotsa eta Produktu Ekologikoen inguruko formazioak errepikatuko dira. Reyno Gourmetek Eroski bezalako entseinuekin kolaboratzen du kalitate ziurtatuko tokiko produktuaren sustapenean.