22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko da abuztuaren 25 eta 31a artean. Reyno Gourmetek #NafarKalitatea produktuen dastaketa batekin babesten du ekitaldia, eta igandean, hilak 25, zerbitzatuko da Espainia, Frantzia, Mexiko, Argentina, Kuba, Peru eta Boliviatik datozen ordezkaritzei harrera egiteko ekitaldian.
22 urtez azpiko Munduko XI. Euskal Pilota Txapelketak honako modalitate hauek izango ditu: esku pilota (banaka eta binaka), larruzko paleta, pala motza, gizonezkoen banakako zesta-punta eta emakumezkoen zesta-punta.
Txapelketa osoa Labrit pilotalekuan izango da, eta bertan zazpi ordezkarik parte hartzea espero da: Espainia, Frantzia, Mexiko, Argentina, Kuba, Peru eta Bolivia. Guztira, ehun lagun baino gehiagok hartuko dute parte, pilotari, staff tekniko eta zuzendarien artean.
Reyno Gourmet-eko nobedadeen, ekitaldien, lehiaketen eta sustapenen berri izan nahi duzu? Utzi zure helbide elektronikoa, eta, aldian-aldian, gure buletina jasoko duzu zure posta elektronikoan sarrerako ontzian.