Reyno Gourmetek, Nafarroako Liburutegi Sarearekin batera, 16 ipuin-saio programatu ditu “Amaia eta Martin barazkien festan” ipuina kamishibai teknika japoniarraren bidez zabaltzeko (paperezko antzerkia).
Saio horiek gure geografiako hainbat tokitan izango dira, Ines Bengoa narratzailearen eskutik. Lamina argigarrien bidez, “Amaia eta Martin barazkien festan” istorioaren berri emango die parte hartzen dutenei.
Aste honetan saioak, euskaraz, urriaren 4an izango da, arratsaldeko 17.00etan, Eraztiko Liburutegiko haur aretoan, 4 urtetik gorakoentzat zabalik.
Ipuin-kontaketako beste saio batzuetarako egutegia honako hau izango da:
• Urriaren 3an, Erronkarin.
• Urriaren 4an, Olaztin.
• Urriaren 10ean, Cintruenigon.
• Urriaren 11n, Castejonen.
• Azaroaren 7a, Iruñea-Sanduzelai.
• Azaroaren 9a, Iruñea-San Frantziskon.
• Azaroaren 13an, Artaxoan.
• Azaroaren 14a, Iruñea-Txantrean.
• Azaroak 15a, Tafallan.
• Azaroaren 16a, Allon.
• Azaroaren 17a, Mendabian.
• Azaroak 22a, Aranguren Ibarrean.
• Azaroak 23a, Iruñea-Yamaguchin.