Ekitaldiak

Erronkariko Gaztaren V. Eguna

2023/06/09 – 2023/06/10
O. 19h y L. 12 – 20h

Erronkariko herriak Erronkariko Jatorri Deitura duen gaztari gorazarre egiteko antolatzen du egun hau, Espainian jatorri-deitura lortu duen lehena.

Gure jaki preziatuenetako bat, bisitariek dastatzeko aukera izango dutena. Egun horretan Erronkarira hurbiltzen denak artzaintzaren mundua ezagutu ahal izango du, eskilatze, artzain txakur eta gazta artisau lanen erakustaldiekin.

Erronkari jatorri-deitura duen gazta Latxa eta Nafarroa arrazetako ardi-esne gordinez egindako gazta da. Gutxienez lau hilabetez heltzen da, eta Erronkariko Harana osatzen duten zazpi udalerrietako batean soilik egiten da: Uztarozen, Izaban, Urzainkin, Erronkarin, Bidangoz eta Burgin.

www.quesoroncal.com