Ekitaldiak

Hiru Burgoen Erdi Aroko Merkatua Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenean

2023/09/08 – 2023/09/10
O. 17-21etara eta L. 10-14ra eta 17-21etara.

 

Irailaren 8tik 10era bitartean, Iruñeko Alde Zaharreko kaleek Hiru Burgoen Erdi Aroko merkatua hartuko dute, hiru burgoen, Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas herriaren arteko Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenaren ospakizunean.

120 elikagai-postu baino gehiago (gaztak, hestebeteak, txokolateak, pastak, likoreak, eztia edo infusioak) eta artisautzakoak (bitxiak, larrua, beira, zur-lana, xaboiak, zilargintza, saskigintza, artilea, etab.).

Merkatua musikarekin, ibilbide antzeztuekin, haurrentzako jolasekin, erakusketekin eta antzinako lanbideen erakustaldiekin osatzen da.

INFORMAZIO PRAKTIKOAK

Kokapena: Alde Zaharra (Mercaderes kalea, Udaletxe plaza, Kontseilu plaza, San Saturnino kalea, Kale Nagusia, Eslaba kalea, San Frantzisko plaza eta Kale Berria).

Egunak: irailaren 8tik 10era

Jarduera guztiak doakoak dira eta aire zabalean ospatzen dira.