Erriberriko Antzerki Jaialdiak 25. urteurrena ospatuko du eta Reyno Gourmeten kolaborazioarekin jarraituko du

Jaialdiak Reyno Gourmetekin duen lankidetza berritu du aurten ere, publikoari irekitako bi topaketetan eta tailer batean.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak hogeita bosgarren edizioa hartuko du gaurtik, hilak 19, abuztuaren 4ra arte, musika, dantza, zirkua, antzerkia eta gastronomia uztartuko dituen diziplina anitzeko programazioarekin.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatuta, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan eta Ane Pikazak eta Maria Goiricelayak osatutako zuzendaritza artistikoaren pean, Jaialdiak Reyno Gourmetekin duen lankidetza berrituko du aurten ere, edizio honetan programatutako konpainietako artistekin eta erreferentziazko kazetariekin egingo diren bi topaketetan eta tailer batean. Tailer horretan, Reyno Gourmeten kortesiazko aperitibo bat eskainiko da:

  • Uztailaren 20an, larunbata: Enozentrumen, 13:00etatik aurrera, sarrera librea aretoa bete arte, Machús Osinagak (arte eszenikoetan aditua den RTVEko kazetaria), Daniel Galindok (La Sala, RNE programaren zuzendaria) eta Raúl Losánezek (antzerki kritikaria La Razón saioan) Foreverren lantaldearekin hitz egingo dute eta bertaratzen diren ikusleei testu-gabeko dramaturgia baten aldeko apustua egitera gonbidatzen duen proposamen baten sorkuntza-prozesura hurbilketa bat eskainiko diete, samurtasuna eta gordintasuna uztartzen dituen ikuskizun batean maskara elektrikoekin garatua.
  • Uztailaren 21ean, igandea, 13:00etan Enozentrumen, konpainien eta kazetarien bigarren topaketa egingo da. Oraingo honetan, Osinagak, Galindok eta Losánezek Chévere eta Cultura i Conflicte konpainiekin hitz egingo dute, “Helen Keller, ¿la mujer maravilla?” eta “Moríos”, ikuskizunak sortzeko prozesuari ekiteko.
  • Eta uztailaren 28an, igandean, 12:00etatik aurrera Enozentrumen, “Erreala erreklamatu” tailerra egingo da Juan Ayala eta Miguel Oyarzunekin.

Guztira, Erriberriko Jaialdiak 27 emanaldi programatu eskainiko ditu, eta horietatik 14 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituzte, 8 Nafarroako konpainiei dagozkie, ikuskizun bat nazioartekoa izango da, 2 inklusiboa, bat euskaraz eta 3 irisgarriak. Oraingo honetan, programazioa Tafalla, Beire, San Martin de Unx eta, lehen aldiz, Pitillasera zabalduko da.

Jaialdiak berriro programatuko ditu Erriberri Esperientziak, herriko kaleetan eta beste gune batzuetan zehar espazio eszeniko konbentzionala zabalduz bizitzera gonbidatzen dutenak; eta Erriberri Geltokiak, udalerritik irteten diren ikuskizunen esparruan kokatzen direnak. Eta berriz ere bi topaketa antolatuko dira artistekin eta prentsa espezializatuarekin.

Bi egoitza sortzaile hartuko ditu: Aiora Enparantzak, Saioa Larak eta Paula Gironik osatzen duten Paraván konpainiaren “Philía”, eta Maialen Díaz Urrizaren eta Emilia Ecay Arronizen “Y volver, volver, volver”.

Era berean, lau tailer programatu dira, eta oraindik plaza batzuk daude: Erreala erreklamatu Juan Ayala eta Miguel Oyarzunekin, Zeintzuk dira benetako arauak? Victoria Szpunbergekin, Denbora materia gisa Marta Pazosekin eta Gure Erriberri Nacho Bilbaorekin.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp