Basque Culinary Centerreko ikasleak Nafarroan zehar ibiliko dira kalitatezko produktuak ezagutzeko Reyno Gourmeten eskutik

Aierdi kontseilariak Nafarroako Ternera AGBren abeltzaintza-ustiategia bisitatuko du bihar, ostirala, Etxarrin, "learning journey" delakoan.

Aierdi kontseilariak Aratxea AGBren abeltzaintza-ustiategia bisitatuko du bihar, ostirala, Etxarrin, ‘learning journey’eko partaideekin batera.

Bi egunez, Basque Culinary Center -reko Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Graduko lehen mailako ehun ikaslek baino gehiagok learning journey bat egingo dute, Reyno Gourmet-en eskutik Foru Komunitateko nekazaritzako elikagaiak lehen eskutik ezagutzeko. Programak hornitzaile desberdinei bisitak barne hartzen ditu eta, gainera, Nafarroako Zainzuriak AGBren eta Tuterako Orburuak AGBren labore bana bisitatuko dute tokian bertan. Baita ere, hauen kontserba-ekoizpena ezagutuko dute Larragako ‘Conservas Asensio’n eta Tuterako ‘Conservas Medrano’n, hurrenez-hurren.

Era berean, hainbat produkturen bitxikeriak ezagutuko dituzte, esaterako Erronkariko Gazta JDrena ‘Quesos Larra’n, Burgin, eta Nafarroako Patxarana AGBrena ‘DZ Licores (Pacharán Zoco)’n, Dicastillon, eta ‘Licores Baines’en, Iruñean.

Programa osatzeko, Arguedaseko ‘El Alcavarán’ arrozak, Eslabako ‘Bodega Eslava’ Nafarroa JDkoa, Iruñeko ‘Jesús y Jesús’ harategia, 2023ko Nafarroako Aratxea AGB Haragi Ontzearen lehiaketaren irabazlea; eta San Adrianeko ‘El Navarrico’ kontserba lantegia eta ‘La Fábrica Vieja’ Kontserba Museoa bisitatuko dituzte.

Gainera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Jose Maria Aierdik, parte hartuko du bihar, ostirala, Basque Culinary Centerreko ikasleek Nafarroako Aratxea AGBko Jose Eguzquiza abeltzaintza-ustiategira egingo duten bisitan, Etxarrin hain zuzen ere. Alex Beitia eta Naiara Vidal, Basque Culinary Centerreko zuzendari akademikoak, eta Joseba Beitia, INTIA-Reyno Gourmeteko balio kateko koordinatzailea, bisitan parte hartuko dute.

Bisita Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Basque Culinary Centerrek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren parte da. Nafarroako kalitatezko produktua sustatzeko ekintza honetan, gaur eta bihar, ostirala, Basque Culinary Centerreko 120 ikasleak Nafarroako hainbat tokitan egongo dira.

Hitzarmen honen bitartez, INTIA elkarte publikoak konpromisoa hartzen du urtero ikaskuntza-bidaia bat antolatzeko eta finantzatzeko, Nafarroako produkturik onenak ezagutzeko eta dastatzeko, lehen mailako ekoizpena eta produktuaren eraldaketa ezagutuz.

 

Nafarroako zaporeak dastatzen

Gainera, Basque Culinary Centerreko ikasleek Nafarroako zaporeak dastatu ahal izango dituzte bi egunez foru geografiako hainbat gunetan. Horrela, Nafarroako kalitatezko produktuak nola prestatzen diren ezagutzeko eta probatzeko aukera izango dute Aiegiko Casa Luisa jatetxean, Tuterako Topero elkarte gastronomikoan, Erronkariko Errota jatetxean eta Aldatzeko Martitxonea sagardotegian.

 

Basque Culinary Center

Basque Culinary Centerrek ekosistema bakar bat osatzen du, non prestakuntza, berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza batera existitzen diren gastronomia garatzeko eta sustatzeko helburuarekin, gastronomia hori jaten dugunari eta egiten dugunari buruzko ezagutza arrazoitutzat hartuta. Gure misioa pasioa, berrikuntza, bikaintasunerako orientazioa eta konpromiso soziala bezalako balioetan oinarritzen da. 2011tik Donostian dago Basque Culinary Center, eta Gastronomia Zientzien Fakultateak eta BCC Innovation gastronomia-zentro teknologikoak osatzen dute: diziplinarteko ikerketa-zentroa da, eta produktuen eta zerbitzuen diseinuan ikertzen eta berritzen du; aldi berean, enpresei, ekintzaile berriei eta proiektu esanguratsuak dituzten gazteei laguntzen die.

 

 

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp