INTIAk pikatzen ez duen pikillo piper barietate bat erregistratuko du

INTIA arduratzen da duela 30 urte hautatutako haziak biderkatu eta kontserbatzeaz Cadreitako bere finka esperimentalean.

INTIAk lortu du uda honetan pikante sentsazioa eragiten duen pikillo piperren tokiko barietate baten haziak ugaritzea. Nafarroako sozietate publiko honek saiakera bat egin du Cadreitako bere finka esperimentalean, eta horri esker, ‘Sincap’ izeneko barietatea kontserbatu eta erregistratu ahal izango da, duela 30 urte Nafarroan hautatutako hazi batzuen esker.

Hautaketa lanak eskuz egin zituzten 90eko hamarkadaren hasieran, finka horretako esperimentazio arloko teknikariek. Hainbat kanpainetan, piperrak probatzen aritu ziren, pikanteak ez ziren piperrak zituzten matak aukeratzeko.

Lan horrek lortu zuen ‘Sincap’ izenaz katalogatutako haziak aukeratzea, eta, hiru hamarkada geroago, berriro erein dira, barietate bitxi hori berreskuratzen jarraitzeko. Hazia biderkatu ondoren, Ministerioaren Balio Intrintsekorik Gabeko Barietateen Erregistroan sartuko da, errazago kontserbatu eta jendearen eskura jartzeko.

“Tokiko eta antzinako barietateak dituen finkaren eremuan, tantakako ureztatze eta bigungarri biodegradagarria jarri dugu barietate horri eusteko, Iñigo Arozarena INTIAko baratzezaintzako arduradunak azaldu duenez, “honela, kontserbatzeko emango ditugun muestrak ateratzeko beharrezko emaitzak lortzeko”.

Lehortze asteak igaro ondoren, hazi horietako batzuk Valentziako Azterketa Zentrora bidaliko dira. Han, identifikazio-saiakuntzak egingo dira, eta gainerakoak Cadreitako finka esperimentalean geratuko dira hurrengo kanpainetarako. Arozarenaren hitzetan, “urte ona izan ez den arren pikillo-piperrarentzat, entsegu txiki honetan lortutako fruitua nahikoa izan da kapsaizinarik gabeko barietatearen hazi horien bilketa bermatzeko”.

 

Lodosako pikillo piperra

Reyno Gourmet-en barruan dagoen Lodosako Pikillo Jatorrizko Deitura Babestuaren arabera, Sincap piperraren barietate horri eusteko saiakuntza hau “aukera interesgarria da”. Horixe uste du Ana Juanena Lodosako Pikilloko idazkariak, uste baitu inguruko industriak begi onez hartuko lukeela barietate mota hau.

Juanenak gogorarazi du Lodosako pikillo piperrak bete behar dituen ezaugarrien artean, kolore gorri bizia, triangelu forma edo 10 zentimetro baino txikiagoa den tamaina izateaz gain, zapore gozoa dagoela, zapore mina ez izatea alegia. Izan ere, kalitate bereiziko marka honetarako lan egiten duten fabriketan, zapore pinkateko pikillo duten sortak baztertu egiten dira.

“Asmatu egin da. Inguru honetako nekazariek eskertuko  dute etorkizunean pikillo piperra landatzea, jakinda ez duela pikatuko”, dio Jesus Aguirre nekazari eta Piquillo de Lodosa kontseilu arautzaileko presidenteak. “Kanpaina batzuetan, kapsaizina modu berezian agertzen da, piperrak ureztatze txarra edo tenperatura altuak jasan dezakeen estres hidrikoagatik”, azpirramatu du Aguirrek.

Azkenik, Jesus Agirrek nabarmendu du azken urteotan landan aritu direnek egindako ekarpena, haziak hautatzeko berezko lanari esker ekoizpena hobetzeko gai izan baitira. “Askotan genetistak egiten ditugu. Hazia familia bakoitzak etxean duen altxorra da, eta ahalegin horri esker, kontsumitzeko baldintza hobeak dituen pikillo baterako morfologia egokia lortu da”, esan du Lodosako Pikillo Piperren lehendakariak.

Lodosako Pikillo Piperraren Jatorrizko Deitura, Reyno Gourmet verme markaren pean dago. Berme hau Nafarroako Gobernuak sortu zuen 2007an, eta gaur egun INTIA enpresa publikoak kudeatzen du. Enpresa horrek kalitate-ziurtagiria duten nekazaritzako elikagaiak eta Foru Komunitatean beren ezaugarri bereziengatik bereiz daitezkeen beste batzuk identifikatu eta babesten ditu.

 

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp