Abuztuaren 1ean Erriberrin, abuztuaren 5ean Ariben eta abuztuaren 6an Otsagabia INTIAk Nekazaritzako Elikagaiak Merkaturatzeko Zirkuitu Laburrei buruzko Foru Legearen berrikuntzak azalduko ditu. Informazio-saio horietarako deialdia egiten zaie bitartekari bakar gisa jarduten duten nekazaritzako elikagaien sektoreko, sukaldaritzako establezimenduetako eta txikizkako saltokietako edo jatetxeetako interesdunei, Nafarroako Gobernuak iaz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren ekimenez onartu zuen lege berri horri heldu diezaioketenei.
Interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute esteka honen bidez edo WhatsApp bidez 629 47 55 57 zenbakian.
Berritasunak
Foru Lege honek hurbileko salmenta deritzonaren bidez merkaturatzeko aukera jasotzen du, bitartekari bakar gisa jarduten duten merkaturatze-puntuetarako. Horretarako, dendak, harategiak, jatetxeak, jantoki kolektiboak edo nekazalturismoak erakutsi ahal izango dituzten bereizgarri berri baten bidez, bermatu egiten da establezimendu hori zuzenean erosi zaiola ekoitzi duenari.
Legeak, gainera, bi salmenta motaren araberako bi logotipo berri ditu. Horrela, salmenta zuzena urdina da eta hurbileko salmenta horia. Haien erabilera borondatezkoa da, eta beti izango da bateragarria nekazaritzako elikagaien kalitate-marka desberdinekin.
Saio horietan ekoizleek merkaturatzeko bide laburren erregistroan izena emanez gero izan ditzaketen abantailak eta salmenta-bide horiek bultzatzeko laguntzak azaltzen dira.