INVERDURAren XI. edizioa abian da

Abenduaren 10era arte Nafarroako Erriberako neguko barazkien inguruko jarduera ugari barazkien zaleentzat.

Datorren abenduaren 10era arte, Tutera neguko barazkien hiriburua izango da, jendearentzat zabalik dauden jarduerez betetako egitarauarekin, hala nola, neguko barazkien pintxoen dastatze herrikoia peñetan eta elkarte gastronomikoetan, hilaren 2an, edo zortzi jatetxek Tutera Bardea hotelean azaroaren 30ean egingo duten ekitaldi gastronomikoa edo Negualdiko Kofradien II. Produktuen Azoka Bardeako egoitzako lorategietan. Gainera, Tuterako ostalaritzak pintxo eta menu eskaintza zabala prestatu du egun hauetarako, Ebroko mejana garaiko barazkiekin osoki egina.

Inverdura-ren aurkezpenean, Alejandro Toquerok, Erriberako alkateak, gastronomia eta kultur ekitaldiez betetako egitaraua aletu zuen, eta gogorarazi zuen “Barazkia dela gure batasun marka, Tuteran eta Erriberan aberastasuna, ekonomia eta turismoa sortzeko aitzakia”.

Inverdura Tuterako Udalak, El Hortelano Elkarte Gastronomikoen Federazioak eta Saborea Tudelak antolatutako ekimena da eta Reyno Gourmeten laguntza du.

Informazio gehiago hemen

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp