Nafarroako Gastronomia Akademiak Lekunberriko Maskarada enpresa, Jose Ignacio Jaureguik zuzendua eta Reyno Gourmetekoa, proiektu gastronomiko integral onena izendatu du eta Gastronomiaren Urteko XV. Saria eman dio. Sari honek iraunkortasunean, ekosisteman eta ekonomia zirkularrean oinarritutako 25 urtetik gorako proiektu baten ahalegina aitortzen du, nortasun gastronomiko argia duena, eta kalitate handiko bertako txerri-arraza berreskuratzea ahalbidetu duena, gaur egun bikaintasun-eredu eta hornitzaile dena, bai nazioko bai nazioarteko goi-sukaldaritzarako.
José Ignacio Jáuregui Pío Negro Euskal Txerri berpiztearen arduradunetako bat da, pio negro edo pie noir ere ezaguna. Arraza horretako txerrien ustiapena mantentzeaz gain, hestebeteak eta gazituak egiten ditu bere haragiarekin, guztiak Reyno Gourmeten babespean. Horrez gain, jatetxea ere badu, Maskaradako produktuekin egindako menuen bidez dastatu ahal izateko.