Iruñean, 2024ko apirilaren 19an. Elikagai-sektore desberdinetako 21 enpresa nafarrek parte hartuko dute datorren astelehenetik, apirilak 22tik, apirilaren 25era, Madrilgo IFEMAn egingo den Salón Gourmets-en 37. edizioan.
Bertan izango diren nafar enpresetatik 16 modu bateratuan joango dira Nafarroako Gobernuak finantziatu eta INTIAk kudeatutako Navarra-Reyno Gourmet irudipean, eta bestalde, beste bostak banaka joango dira. Datu hauekin, sendotu egin da nafar nekazaritzako elikagaien industriak azokan egoteko duen interesa, eta berretsi egin da enpresa erakustariek azken urteetan izan duten goranzko joera. Nafarroa Reyno Gourmet-en standa erakustazokako 6. pabilioiko B10 eta B10-2 izango da.
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Sailburua, Jose Maria Aierdi, astelehenak 22 11.00etan egingo den inauguraziora bertaratuko da. Jarraian ekitaldian dauden enpresak bisitatuko ditu, baita ere Nafarroako Txistorra AGB bertaratzen den ‘food truck’a.
Enpresen partaidetza zabala
Edizio honetan Nafarroako enpresen parte-hartze errekorra lortu da stand bateratuan, 16 guztira: Antonio Anaut, polboroiak eta magdalenak egiten ditu; Comercial Leframa, Embutidos Hortanco eta Embutidos Arrieta, elikagai artisauen egileak; Conservas Medrano, Conservas J. Vela, Conservas Pedro Luis, MCA Spain eta The Real Green Food – Gvtarra, landare- kontserben sektorekoak; La Casa del Bacalao, bakailao gazitua, gezatua eta sukaldatuara bideratuta; Castillo de Monjardín eta Bodega Inurrieta Nafarroako Ardoak JDrekin; Katealde y Etxenike, ahate eta antzara produktuen elaboratzaileak; Ekolo Productos ecológicos, zukuak, marmeladak, kontserbak eta olioa egitera bideratuta; y Pacharán Zoco, Nafarroako Patxaranekoa.
Horrez gain, beste bost nafar marka modu indibidualean bertaratuko dira, hauek izanik Congelados de Navarra–Verleal, Conservas Almanaque, Conservas La Catedral de Navarra, Familia Cirsus eta Grupo La Navarra–GLN Wine & Spirits.
Nobedadeen aurkezpenak eta showcooking-ak
Azoka bitartean, stand bateratuak Nafarroako kalitatezko elikagaien sustapenerako gune instituzional bat edukiko du. Ildo horretan, Juan Carlos Fernandezek, ‘El Txoko de Juan Carlos’-eko sukaldariak, etengabe showcooking bat egiten ariko da Nafarroako hainbat produkturekin. Nafarroako Ardoak JDren ardo gorrien aukeraketa biltzen duen enoteka ere egongo da eskuragarri.
Nafarroa Reyno-Gourmet standak enpresa erakusketarien berrikuntzen aurkezpen eta showcooking ezberdinak ere hartuko ditu. Horrela, astelehenean, hilak 22, 13:00etan Idiazabal Gaztak bere produktuak aurkeztuko ditu; asteartean, hilak 23, 13:00etan Gvtarraren txanda izango da; eta asteazkena 24ean, 13:00etan, Carnicas Arrietak aurkeztuko du.
Bestalde, Nafarroako Txistorra AGBk ‘food truck’ bat prestatuko du standaren gune instituzionalaren ondoan, produktu hori sustatzeko eta dastatzeko.
Ez hori bakarrik, Salón Gourmetsen testuinguruan, Nafarroako Gobernuaren Nazioarteko Proiekzio Zerbitzuak, ICEXekin elkarlanean, programa bat antolatu dute ekitaldira bertaratzen diren nazioarteko erosleek Nafarroa bisitatu eta foru komunitateko enpresak in situ ezagutzeko aukera izan dezaten, merkataritza harremanak sustatzeko helburuarekin.
Granja el Moro, ‘Espainiako 2024ko gazta onenen txapelketan’ finalista
‘GourmetQuesos’ Espainiako 2024ko gazta onenen 14. txapelketaren finala apirilaren 22an ospatuko da, eta bertan finalista da Granja el Moro nafar gaztandia, Figarolekoa, ‘Esne pasteurizatuko ahuntz-gazta ondua’ kategorian, ‘Granja el Moro Curado’ gaztarekin.
Granja el Moroko gazta finalista, Reyno Gourmeti atxikitako enpresa, ahuntz- esne pasteurizatuarekin egina dago eta hiru hilabeteko heldutasuna du. Azal berde grisaxka du, garbitu gabe ontziratzen da eta film paperean bilduta aurkezten da, 400-500 gramoko pisuarekin, gutxi gora behera.
Salón Gourmets- azokari buruz
Salón Gourmets Europako kalitatezko Elikagaien eta Edarien lehendabiziko azoka da, eta munduko erreferente ospetsuenetako bat da. Goi-mailako joeren erakusleiho onena da.
Salón Gourmets azokaren 37. edizioa 65.000 m 2 ko erakusketa gune eremu batean egingo da, non 2.000 konpania baino gehiago elkartuko diren 55.000 produktuetatik gora aurkezteko. Lau egunez, 100.000 bisitari profesional baino gehiago hartuko ditu sektore desberdinetakoak, besteak beste, sukaldaritza, gourmet banaketa (saltoki handiak, delikatesen dendak…), Horeca eta hotel-kateak. Delikatesen produktuei esklusiboki eskainitako Europako ekitaldi handiena da eta munduko erakustoki handienetariko bat da goi mailako elikagai eta edarientzat.
Reyno Gourmeti buruz
Reyno Gourmet 2007. urtean Nafarroako Gobernuak sortu eta INTIA enpresa publikoak kudeatzen duen berme-marka da. Kalitate-ziurtagiria duten nekazaritzako elikagaiak identifikatzen eta babesten ditu, bai eta ezaugarri bereziak dituztelako Foru Erkidegoan bereiz daitezkeen beste batzuk ere. Horrela, marka funtsezko tresna da produktu horiek merkatuan ezartzen eta identifikatzen laguntzen duen irudi komuna sustatzeko eta proiektatzeko.