Nafarroako Patxaranak Bartzelonako II. Nazioarteko Likorista Sinposioan parte hartu du

Adrian Subía, Nafarroako Patxaranaren K.A.-ko presidenteak, ‘Tradizioa-Turismoa eta Nafarroako Patxarana’ hitzaldian parte hartu zuen.

Reyno Gourmet entseinaren babespeko kalitate-marketako bat da Nafarroako Patxaranaren Adierazpen Geografikoa. Marka hori INTIA sozietate publikoak sustatu eta kudeatzen du, eta atzo hartu zuen parte Bartzelonan ospatzen ari den ‘Nazioarteko II. Simposium Likorista’-aren lehen jardunaldian. Gaur amaituko da ekitaldia.

Adrián Subía Nafarroako Patxaranaren presidenteak ‘Eskualdea’-ri buruzko sinposioaren bigarren blokean parte hartu zuen, eta txosten batean Nafarroako Patxaranaren kalitatezko produktua, tradizioekin eta turismoarekin lotu zituen. Hala, adierazi zuenez, “argi dago Nafarroako Patxarana patxaran bat baino gehiago dela. Bere Adierazpen Geografikoa batzen gaitu, Nafarroa eremu geografiko jakin batean baitu jatorria. Eta are gehiago, patxarangileok edari alkoholiko bat baino gehiago dela aldarrikatzen baitugu: tradizioa da, belaunaldiz belaunaldi mantendu da 500 urtez baino gehiagoz”.

Adrián Subíak hitzaldian parte hartu zuen hizlari hauekin batera: Josep Roca, Can Rocako Cellerreko sommelierra, Beppe Musso, IGP Vertmouth di Torinoko ordezkaria, eta Enric Porta, kontseilu arautzaileen idazkaria eta IGP Brandy Penedès, Ratafina Catalana, eta Kataluniako Likorista Patronalaren idazkaria.

 

‘Tradizioa – Turismoa eta Nafarroako Patxarana’

Nafarroako Patxaranaren eta turismoaren arteko harremanari dagokionez, Subíak adierazi zuenez, “Nafarroako ostatu gehienak landa- etxeak eta hotelak dira”. Eta gaineratu zuen, “kontuan hartu behar dugu Nafarroan egiten den patxarana tradizioarekin lotuta dagoela, eta oraindik ere lanketa (eta laborantza) batez ere landa-eremukoa dela; izan ere, upategietatik jarduera turistiko tradizionala eskain dezakegu Nafarroak gehien behar duen eremuan; landa-eremua.

Horrela, bada, Nafarroako Patxaranaren presidentearen iritziz, baliabide hori herri landatarretako turismoaren eta jarduera ekonomikoaren dinamizatzaile bihur daiteke. Hasieran jarduera errentagarria ez bada ere, adierazi zuenez, “badakigu orain enoturismoan etekin ekonomiko ona duten upategi asko horrela hasi zirela”. Eta, ondoren, adierazi zuen: “Nafarroako Patxaranaren turismoa marketing laguntzarik  gabe aurrera joan daitekeen jarduera da,  eta gure gizarte-komunikazioaren zati garrantzitsu bat bihurtu daiteke”.

Amaitzeko, azaldu zuen ondo hausnartu behar dela zer eskaintzen zaion bezeroari patxaranezko upategi batera bisita erakargarria izan dadin. Esperientzia horiek, adibidez, upeltegien inguruan barrena paseatzea edo haien historia ezagutzea dute helburu. Baina, era berean, arandoiak labore-finka batean ikusi, osagaiekin dastatze-tailerretan probak egin… Azken batean, ikaskuntzara bideratutako parte-hartze jarduerak. “Nafarroan bakarrik bizi izan ahal den jarduera”, ondorioztatu zuen.

 

Nafarroako Patxarana

Nafarroako Patxarana graduazio txikiko edari espiritutsua da (25-30°), eta anisatu batean basaranak beratuz lortzen da. Inolako gehigarri, aromatizatzaile edo koloratzailerik erabili gabe lantzen da. Fruituaren eta anisatuaren baldintzen, elaborazioko maisutzaren, kontserbazioaren eta zerbitzuaren araberakoa izango da azken produktuaren kalitatea. Nafarroa patxaranaren sorlekua da, Foru Komunitatean tradizio handia duen edaria.

Zazpi enpresak eman dute izena Nafarroako Patxarana Adierazpen Geografikoaren erregistroan, eta Nafarroako patxaranarekin egindako litroen ia %100 Nafarroako basaranekin egiten da. Nafarroako enpresak hauek dira: DZ Licores (Pacharán Zoco), Destilerías La Navarra, Licores Baines, Hijos de Pablo Esparza, Bodegas Navarras (Grupo Basarana), Licores Azanza, J. Etxabarri Licores Usua eta Vinos y Licores Ordoki. 2022an, 3,4 milioi litro baino gehiago ekoitzi ziren, hau da, 2021ean baino %2,15 gehiago.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp