Nafarroako Patxaranak omenaldi bat egin die ekoizle-sektorean lagundu duteneie, kalitatezko produktu bereizgarria garatzeko

Muesen izango da ‘Arantzabeltzaren loratzea’ izeneko bigarren festa hau, Foru Erkidegoan hain errotuta dagoen edari hau sustatzeko.

Nafarroako Patxarana Adierazpen Geografikoak, Reyno Gourmet agiriaren babespean dagoen kalitatezko marketako batek, INTIA sozietate publikoak bultzatu eta kudeatutako markak, ‘Arantzabeltzaren loratzea’ festaren bigarren edizioa ospatu dau gaur Muesen. Itziar Gómez Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Adrián Subía IG Nafarroako Patxaranaren presidenteak eta Juan José Álvarez Mueseko alkateak hartu dute parte ekitaldian.

Joan den urtean Sesman ospatu zen lehen edizioarekin lortutako arrakastaren ondoren, Nafarroako Patxaranak berriro ospatu nahi izan du loratze-amaieran ematen den fenomenoa, nahiz eta astebeteko atzerapena izan, soroetan izara zuri handiz osatutako estanpa bakarra utziz.

Ekitaldian zehar, Itziar Gómez Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak adierazi duenez, “sustapena funtsezkoa da kalitatezko produktuak sendotzeko. Horregatik, Departamentuak laguntza eskaintzen jarraitzen du, aurten 4 milioiko inbertsioarekin sustapenera eta ziurtapenera bideratutako laguntza-lerroetan. Izan ere, hilabete gogorrak daramatzagu gure patxarana sustatzen eta sektoreko azoka nagusietara joaten”.

Bestalde, Nafarroako Patxaranaren presidenteak, Adrián Subíak, adierazi duenez, “duela urte asko disfrutatzen nuen une hori ospatzeko bildu gara: basaranen loraldia, fruituen promesa eta, jakina, patxarana”.

Presidenteak azpimarratu duenez, “Nafarroako Patxarana kalitate bereizgarriko produktua da. Eta kalitate hori, beste produktu batzuetatik bereizten gaituena, ez da kasualitatea, profesional askoren lanaren emaitza baizik”. Hori dela eta, Subíak bere lanarekin Nafarroako Patxaranaren “elementu bereizgarria lortzen dutenen lana nabarmendu eta aitortu” nahi izan du: “kalitatea”.

Azkenik, Juan José Álvarez Mueseko alkateak aitortu du Lizarrako Merindadean jaia ospatzea “ospakizun eguna dela”. Gainera, azpimarratu duenez, “basaranak loretan ikusteak harro sentiarazten gaitu eta, gure lurraldeko eta, batez ere, kalitatezko produktu batengatik arro egoteko aukera ematen digu: Nafarroako Patxarana”.

Kalitate bereizgarriko produktua garatzeko lan egiten dutenei omenaldia

‘Arantzabeltzaren loratzea’ jaiaren bigarren edizio honetan, Nafarroako Patxarana Adierazpen Geografikoak Kalitate Bereiziko Produktu bat egiteko helburuarekin ekoizleekin elkarlanean lan egiten duten pertsonak omendu nahi izan ditu.

Horrela, ekitaldian omenduak María Calvo (Zoco), Alicia Usubiaga (La Navarra), Josetxo López (Licores Azanza), Sara García (Licores Baines), Vanesa Pérez (Basarana) eta Javier Redondo (Licores Usua) izan dira.

Gainera, bi pertsona aitortuak izan dira Nafarroako Patxaranaren kalitate bereizgarria lortzeagatik: Maite Irigoyen, INTIAko kalitate arduraduna, eta Maite Larumbe, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Nekazaritza Elikagaien Kalitate eta Sustapen Ataleko burua. Ildo horretan, nabarmendu behar da ENACek enpresei produktuak ziurtatzeko agiria ematen diela, hornitzailearen produktuak aurrez ezarritako baldintzak betetzen dituela kontsumitzaileak ziurtatzeko.

Nafarroan, INTIA Ziurtagiriaren Unitate Teknikoa ENACek egiaztatutako enpresa horietako bat da, jatorri-deitura edo adierazpen geografiko babestua duten produktu jakin batzuk ziurtatzeko. Horrela, baldintza horiek guztiek urteetan ondo egindako lana sendotzea bermatzen dute, modu iraunkorrean eta Reyno Gourmet-en babestutako produktuen balio bereizgarria berretsiz.

Nafarroako Patxarana

Nafarroako Patxarana graduazio baxuko (25-30º) edaria da, anisatu batean basaranak beratuz lortzen dena. Gehigarririk, aromatizatzailerik eta koloratzailerik erabili gabe egiten da. Azken produktuaren kalitatea fruituaren eta anisatuaren baldintzen, elaborazioaren maisutasunaren, kontserbazioaren eta zerbitzuaren araberakoa izango da. Nafarroa patxaranaren sorlekua da, Foru Erkidegoan tradizio handia duen edaria.

Zazpi dira Nafarroako Patxaran Adierazpen Geografikoaren erregistroan inskribatutako enpresak, eta Nafarroako patxaranez egindako litroen ia % 100 Nafarroako basaranekin ekoizten dira. Hauek dira Nafarroako enpresak: DZ Licores (Pacharán Zoco), Destilerías La Navarra, Licores Baines, Hijos de Pablo Esparza, Bodegas Navarras (Grupo Basarana), Licores Azanza, J. Etxabarri Licores Usua eta Vinos y Licores Ordoki. 2022an 3,4 milioi litro baino gehiago egin , hau da, 2021ean baino % 2,15 gehiago.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp