Nafarroa, ‘Barcelona Wine Week 2024’ aretoan, Foru Erkidegoko upategien parte-hartze errekorrarekin

Reyno Gourmet -ek dastaketa enogastroturistiko egingo du astelehenean, hilak 5, azokan lehen aldiz, eta bertan izago da Jose Maria Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria

Reyno GourmetBarcelona Wine Week‘ (BWW) aretoaren 4. ediziora joango da, Nafarroako upategien errekorrarekin, INTIAk kudeatu eta taldekatutako stand batean, Fira Barcelonako 8. pabiloian, Montjuïc esparruan. Azoka astelehenean, hilak 5, hasiko da inaugurazio ofizial batekin, eta bertan izango da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria Jose Maria Aierdi.

Nafarroako Jatorri Izendapeneko hamalau upategi izango dira azokan: Viña Aliaga, Alzania, Bodega de Sada, Bodega Inurrieta, Bodega Marqués de Montecierzo, Bodegas Asensio, Bodegas Malón de Echaide, Príncipe de Viana, Castillo Monjardin, Liskar Vinos S.L., Nekeas, Bodega de Sarría, Tandem eta Ubeta Wines.

Nafarroako Jatorri Deiturak stand bat izango du, eta, bertan, ‘Dastatzeko jaioak diren Nafarroako Jatorri Deituriko ardoak’ esloganaren pean dauden upategietako garnatxa gorri eta beltzak dastatzera gonbidatuko da.

Ardoak, gastronomia eta paisaiak

Lehen aldiz, Reyno Gourmet, Nafarroa Jatorrizko Deitura eta Nafarroako Turismoa batera joango dira, Foru Komunitateak eskaintzen dituen enogastroturismo-aukerak sustatzeko eta haien ikusgarritasuna handitzeko.

Azokako #BWWHUB jardueren programaren barruan, otsailaren 5ean, astelehena, 13.30etatik aurrera, Nafarroako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko presidentea David Palaciosek; sukaldaria eta gastronomia-aholkularia den Enrique Martinezek eta Beatriz Lopezek, Kopa, ardoteka eta enoturismoko Erregina, ‘Nafarroako Jatorri Deituraren freskotasuna eta benetakotasuna dastatu: ardoak, gastronomia eta paisaiak’ izeneko dastaketa egingo dute. Bertan, Nafarroako hainbat ardo eta produktu tipiko dastatuko dira, Foru Erkidegoko bost ibilbide ezagutuz.

Destaketa enogastroturistikoa ‘Zangozako eta Pirinioaurreko Eskualdeko Ibilbidea’ -rekin hasiko da. Bertan, ‘Nafarroako Zainzuri Krematsua eta Valdorbako Boilurra’ dastatuko dira,’Sada Jauregiko 2023 -ko ardo arrosarekin uztartua. Ondoren, ‘Nafarroako Erdialdeko Ibilbidea: Erriberri eta eskualdea’ dastatuko da, ‘Lodosako Pikillo Tartar eta arrautza gorringo marinatua’ eskeiniz, ‘Albret Rocio 2022’ ardo arrosa batekin.

‘Lizarraldea-Urederra Ibilbideak’ ‘Mini endibiak Nafarroako ozpin-olioarekin montatua eta Idiazabal Gazta gela’ aurkeztuko du ‘2023ko Le Naturel 2023’ Garnatxa ardo beltzarekin.

‘Nafarroako Aratxeko Rosbif Carpaccioa eta Erronkariko Gazta’, ‘1864ko Erriberriko Jauregiko 2020ko Crianza ardoarekin’, ‘Garesko, Eunateko eta Andelosko aztarnategi erromatarreko ibilbidea’ -ren proposamena da. Dastaketa ixteko, ‘Nafarroako Erribera-Bardeako Bideak’ hurbilduko ditu ‘Tuterako orburuak Foierekin’, ‘2019ko Ubeta eta Berabal’ Garnatxa beltzarekin.

Doako jarduera honetan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da info@navarrawine.com.

‘Barcelona Wine Week’-i buruz

‘Barcelona Wine Week’ herrialdeko upategi onenen ezinbesteko hitzordua da, eta errekorrak hautsiko ditu laugarren edizioan, 70 jatorri izendapeneko 850 upategi baino gehiagorekin. Kalitateko ardo espainiarraren erreferentziazko aretoak bere ediziorik onena egingo du, 20.000 bisitari profesional baino gehiagorekin, eta sektorea dinamizatzeko eta nazioartekotzeko Espainiako ekitaldi bakar gisa berretsiko da.

 

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp