Reyno Gourmet markak bere kalitate-zigiluaren babespean ordezkatzen ditu: Nafarroako zazpi Jatorri Deitura Babestu (Lodosako Pikilloa piperra, Nafarroako Olioa, Erronkari Gazta, Idiazabal Gazta, Nafarroa JDko Ardoak, Errioxa JDK-ko Ardoak eta Cava); Sei Adierazpen Geografiko Babestuak (Nafarroako Zainzuria, Tuterako Orburua, Nafarroako Aratxea, Nafarroako Arkumea, 3 Erriberak Ardoak eta Nafarroako Patxarana); Nafarroako Elikagai Ekologikoak; bi kalitate-ziurtagiri autonomiko, Nafarroako Elikagai-artisauak eta Nafarroako Ekoizpen Integratua; eta kalitatea bermatzeko nazioarteko aintzatespeneko sistemen bidez egiaztatutako kalitate-diferentzialak dituzten beste produktu batzuk.
Reyno Gourmet Nafarroako Gobernuak 2007an sortutako berme-marka bat da eta INTIA sozietate publikoak bultzatuta eta kudeatuta. Kalitate-ziurtagiria duten nekazaritzako elikagaiak identifikatzen eta babesten ditu, bai eta ezaugarri bereziak izateagatik Foru Erkidegoan bereiz daitezkeen beste batzuk ere. Hala, marka funtsezko tresna da produktu horiek merkatuan ezartzen eta identifikatzen laguntzen duen irudi komuna sustatu eta proiektatzeko.
Zer ezaugarri dituzte Reyno Gourmet produktuek?
Nafarroako iparraldetik hegoaldera, Reyno Gourmet-en erronka bat herri bakoitzaren berariazko eta zinezko ezaugarriak zaintzea da, zona bakoitzeko sukaldaritza- eta kultura-tradizioari eusten saiatuz, eta tokiko ekonomia babesten lagunduz. Produktu bakoitzaren atzean, kontsumitzaileak landa-ingurunearen jasangarritasun-konpromisoan parte hartzen du, eta bidezko negozio baten existentziarekiko sentsibilitatea adierazten du. Negozio horretan, tokiko eta sasoiko baliabideek, hurbileko ekoizleen jatorria dutenak, Nafarroako nekazaritza- eta abeltzaintza-eremuen tokiko mantenua zaintzea eskatzen dute. Reyno Gourmet-en erronka bat herri bakoitzaren berariazko eta zinezko ezaugarriak zaintzea da, tokiko ekonomia babesteaz gain.
Jarduketa eremuak
Reyno Gourmetek hainbat esparrutatik laguntzen du Nafarroako kalitatezko nekazaritzako elikagaien sustapena, sektoreko azoka nazional eta nazioarteko nagusietan (Alimentaria, Fruit Atracttion, Gourmets Aretoa) egon ohi direnetik, tokikoagoak diren ekitaldi eta merkatuetan parte hartzera, hala nola produktu ekologikoen azoketan, edo Lodosako Pikillo Egunean, Nafarroako Ardo Gorriaren Egunean edo Tokiko Produktuaren Astean. Azken batean, Reyno Gourmet Nafarroako kalitatezko produktuak dauden lekuetan dago, kalitatezko elikagaiak bultzatzen lagunduz, tokiko ekimenak bultzatuz, salmenta-puntuetako ekintza zuzenetan parte hartuz eta edukiak publizitate-kanpainen eta sare sozialen bidez zabalduz.
Reyno Gourmet, “Nafarroako kalitatea” duten produktuen aldeko apustua
Reyno Gourmet-ek, gaur egun, 117 enpresaren 2650 erreferentzia baino gehiago batzen ditu bere zigiluaren azpian, eta enpresa horiek markaren logotipoa dute beren etiketan, bereizte-ikur eta kalitate-berme gisa.
Nafarroako Teknologien eta Nekazaritzako Elikagaien Azpiegituren Institutua, S.A. (INTIA), nekazaritzako elikagaien sektoreari zerbitzuak emateko sortu zen, Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoa da eta Reyno Gourmet marka kudeatu eta sustatzeaz arduratzen da.
INTIA Ziurtagiri Unitate Teknikoa ENACek ziurtatua dago, produktu jakin bat Jatorrizko Deituraren edo Adierazpen Geografiko Babestuaren bidez ziurtatzeko. ENACen ziurtagiria duten enpresek produktuak ziurtatzen dituzte, kontsumitzaileari produktuak aurrez ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko.
BARAZKI BEREZIAK / NAFARROAKO BARATZEKO HIRU APARTEKO
Nafarroako baratzeak barazki aunitz eskaintzen ditu. Horietako hiruk kalitate ziurtagiria dute: Nafarroako Zainzuria, Tuterako Orburua eta Lodosako Pikilloa.
Nafarroako Zainzuria Nafarroako baratzeko produktu enblematikoetako bat da, 1986az geroztik Jatorri Deiturari atxikia, eta freskoan zein kontserban kontsumitu daiteke. Nafarroako Zainzuri freskoa zuritu eta egosi beharra dago, oso prozesu erraza da eta zaporeaz intentsitate osoz gozatzeko aukera ematen du.
Tuterako Orburua Jatorri Deiturak “Nafarroako zuria” barietate autoktonoa besterik ez du lantzen. Gastronomiaren zaleek balioetsi eta aintzatetsi egiten dute eta freskoan nahiz kontserban goza daiteke. Tuterako Orburua identifikatzeko orduan, Adierazpen Geografiko Babestuaren logotipo ofizialari erreparatu behar zaio.
Lodosako Pikillo Piperra piper txikia da, gorri bizia, mamitsua eta trinkoa. Nafarroako Erriberako zortzi herritan landu eta egiten da: Andosilla, Azagra, Carcar, Lerin, Lodosa, Mendabia, San Adrian eta Sartaguda. Lodosako Pikillo Piperra Jatorrizko Deituraren ziurtagiria du, eta “Pikillo” barietateko Estra eta Lehen kategoriako fruitu osoen kontserba babesten du.
NAFARROAKO HARAGIEN ZAPOREA ETA KALITATEA
Nafarroako Aratxea/ Ternera de Navarra AGB zigilua du (Adierazpen Geografiko Babestua), eta bertako produktua dela ziurtatzen du. Nafarroako Aratxea Izendapen Geografiko Babestuak lau arrazatako haragia babesten du, eta , nagusia Nafarroako Pirinioetakoa da
Nafarroako Arkumea AGB / Cordero de Navarra IGP erakundeak Nafarroako abeltzainek ekoizten duten haragiaren kalitatea zaintzen du. “Latxa” eta “Nafar” arraza garbiko arkumeak bakarrik dira gai Adierazpen Geografiko Babestuaren izenpeko haragia emateko. Nafarroako Arkumeak bi arkume mota bereizten ditu; lehenengoa, Esneko arkumea, haragia samurra eta urintsua da, arrosa argia edo zuria, uxterra, eta zapore suabea du eta bigarrena, Belarreko arkumea, haragia oso elikagarria da, eta esneko arkumearen haragia baino zapore sendoagoa du, tamaina handiagoa eta urte gehiago dituelako.
BI GAZTA JATORRI DEITURAREKIN
Nafarroak bi gazta ditu Jatorri Deitura izendapenari atxikiak, eta, biak ala biak errotze handikoak dira: Erronkari Gazta (Espainiako Jatorri Deiturarik zaharrena, aurten 40. urteurrena ospatzen duena) eta Idiazabal Gazta. Gainera, Nafarroako Patxarana tradizionala dugu. Hori Erdi Arotik datorren likorea da.
Erronkariko Gazta Latxa ardiek ekoitzitako esnearekin egiten da. Osagai bereizgarria da, eta, gainera, egin eta ondu, hori, Erronkari Ibarreko zazpi udalerrietan bakarrik egin daiteke.
Idiazabalgo Gazta Jatorrizko Deitura, berriz, ardi latxen eta karrantzarren artzaina eta benetako Idiazabal gaztaren egilea defendatzeko sortu zen, eta kontsumitzaileari Euskal Herrian jatorria eta kalitatea bermatzeko.
NAFARROAKO OLIOA
Nafarroako Olioa soil-soilik oliba-olio birjina estra da, oliba-zuku hutsa. Europan iparren ekoizten den olioa da, eta olio orekatua, konplexua eta fruta-ukitu handikoa da horregatik.
Nafarroako Olioa JDBko Oliba Olio Birjina Estra zuhaitzetik zuzenean hartutako olibekin egiten da, hau da, ez lurretik hartutakoekin, eta barietate hauek ditu: Arroitz (bertako barietatea), Enpeltre eta Arbekina.
ARDO ANIZTASUNA ETA BARIETATE HANDIA REYNO GOURMET-EN
Nafarroako mahastizaintza eta ardogintzaren tradizioa mahatsondoa gure lurretara iristen den unetik bertatik hasten da. Gaur egun, Nafarroako Foru Komunitatean kalitatezko zigilu desberdineko ardoak egiten dira: Nafarroa Jatorri Deitura, Cava, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua eta 3 Erriberak.
Ardoen kalitatea eta aniztasuna gastronomoengatik eta ardozaleengatik dira ezagunak, eta hala bermatzen dute urtero nazioko zein nazioarteko lehiaketetan lortzen dituzten sariek.
DIGESTIO-LIKORE BAT
Nafarroako Patxarana Nafarroako basaranez eta anisatuz bakarrik egiten da. Likore hau Erdi Arotik ezaguna eta preziatua da. Likore freskoa eta edateko moldakorra, bakarrik edo izotzarekin edo hainbat konbinatuetan edan daitekeena.
NAFARROAKO NEKAZAL EKOIZPEN EKOLOGIKOA
Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua/Consejo de la Producción Agraria Ecológica de Navarra- (NNPEK-CPAEN), nekazaritza-jarduera ekologikotik eratorritako elikagaiak kontrolatu, ziurtatu eta sustatzen dituen erakundea da.
Nafarroa sektore ekologikoan hainbat eta hainbat nekazaritza-ekoizpen dituen lurraldea da. Produktu ekologikoak etiketetan erreferentziak dituzte.
ARTISAUTZAKO ELIKAGAIAK
Artisautzako Elikagaiak bi helburu lortzeko lan egiten duen elkartea da: artisau-produktuen normalizazioa eta horien kontrola.
Produktuak bereziak, benetakoak eta tradizionalak dira. `Artisautzako Elikagaiak´ markak produktuaren ezaugarri kualitatiboak egiaztatzen ditu, arrunki araututa dauden izaera bereko produktuetatik bereizten ditu, bai eta Estatuko edo Europako Erkidegoko araudian definituta ez dauden produktu tradizionalen ezaugarri espezifikoak ere ezberdintzen ditu.