| 

Idiazabal gaztaren moussea ahuakate eta arto-taloarekin

2
Gai
Mousserako:
  • 2 ahuakate
  • Tabasco tanta batzuk
  • Lima bat (zukua)
  • Zopa-koilarakada bat oliba-olio
  • 200 gr esnegain
  • Gelatina-orri bat
  • 50 gr Idiazabal gazta
Oilar-mokorako:
  • 3 tomate
  • Piper gorri txiki bat
  • Piper berde txiki bat
  • Tipula more erdia
  • Martorri eskukada bat
Taloetarako:
  • Arepak edo taloak egiteko 200 gr arto-irin 
  • 200 gr ur epel
  • Gatza
  • Irin koilarakada bat

Mousse-a:

  • Esnegaina berotu eta gazta birrindua gehitu. Mixer batekin ondo nahastu eta ondoren iragazi.
  • Hozten utzi, eta esne-gaina muntatu.
  • Aguakateak tabaskoarekin, lima-zukuarekin, oliba-olioarekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin batera birrindu.
  • Emeki-emeki esnegain muntatuarekin nahastu eta hotzean gorde.

Taloak:

  • Arto-irina ur epelarekin eta koilarakada bat irin eta gatzarekin nahastu.
  • Masa homogeneoa lortu arte oratu.
  • 20 gramo inguruko bolatxoak egin, disko finetan zapaldu eta zartagin  prestatu oliba-olio pixka batekin prestatu, bi aldeetatik urreztatuta egon arte.

Oilar-mokoa:

  • Tomateak zuritu eta desinfektatu, haziak kendu eta dadotan moztu.
  • Piper gorri eta berdearekin, tipula morearekin eta martorriarekin nahastu, denak dadotan moztuta.
  • Gustura gatz pipertu

Platereratzea:

  • Aguakate-moussea bol edo plater batean zerbitzatu.
  • Talo beroekin eta oilar-mokoarekin lagundu.