| 

Mamia arbeletxeko-marmeladarekin

4 pertsonentzat
Gai (teilaren ordez glutenik gabeko galleta jarriz)
  • 1l esne fresko
  • 6 tanta gatzagi natural edalontzi bakoitzean
  • 30 g azukre zuri
  • Arbeletxeko-marmelada
Apaintzeko:
  • Teila
  1. Esne-ontzi batean, berotu esnea azukrearekin, eta kontuz irakin ez dadin.
  2. Ontzi bakoitzaren hondoan, bota pare bat gatzagi koilarakada. Bete esne epelarekin eta eragin gabe, eta utzi hozten gatzatu arte.
  3. Hoztu eta gero, arbeletxeko-marmeladaz estali eta mami bakoitza teila batekin apaindu.

Aholkuak:

  1. Mamia ezberdin prestatu daiteke beste osagai batzuk gehituta, hala nola kakao-hautsa, banilla-esentzia, kanela edo kafea.
  2. Funtsezkoa da esnea ontziei gehitu ondoren ez mugitzea, eta hozkailuan sartu baino lehen itxaron behar dugu esnea gatzatu arte.