|
Moztu Nafarroako txahal-xerrak, zentimetro erdi zabal eta lau zentimetro luze. Zartagin itsasgaitz batean, oliba-olio txorrotadatxo batekin haragiari ukitua eman, su bizian, pare bat minutuz.
Gatza eta piperbeltza bota, eta gorde hurrengo urrats baterako.
Barazki guztiak juliana eran moztu, eta zartagin berean salteatu oliba-olio pixka batekin, amaierara arte gatzatu gabe itxaron. Gorrituta daudenean, haragia, soja-saltsa txorrotadatxo bat eta espeziak nahierara bota. Osagai guztiak pare bat minutu izango ditu sutan, eta berehala zerbitzatuko dugu.
Reyno Gourmet-eko nobedadeen, ekitaldien, lehiaketen eta sustapenen berri izan nahi duzu? Utzi zure helbide elektronikoa, eta, aldian-aldian, gure buletina jasoko duzu zure posta elektronikoan sarrerako ontzian.