| 

Idiazabal gazta frijitua, Gernikako ezti-ozpinarekin eta piperrekin

2
Gai glutenik gabeko irina eta ogi arraspatuarekin.
  • 250 gr Idiazabal gazta
  • Irina
  • 4 arrautza
  • Panko ogi birrindua
  • Sesamo beltz koilarakada bat
  • Sesamo zuri koilarakada bat
  • Gatza eta piperbeltza
Ozpin-olioa:
  • 200 gr oliba-olio
  • 50 gr ezti
  • Gernikako 2 piper
  •  50 gr Jerezeko ozpina

Gazta:

  • Idiazabal gazta 1 zm x 1 zm-ko kuboetan moztuta.
  • Kuboak enpanatu, lehenik irinetik pasatuz, gero arrautza irabiatutik eta, azkenik, panko ogi birrindu eta sesamo zuri eta beltzeko nahasketa batetik.

Ozpina:

  • Gernikako piperrak fin txikitu.
  • Bol batean eztiarekin, ozpinarekin eta oliba-olioarekin nahastu.

Frijitzea:

  • Urreztatuta egon arte olio bero ugariarekin gazta kubotxoak frijitu,

Platereratzea:

  • Frijitutako gazta kubotxoak ezti-ozpinarekin batera zerbitzatu.