| 

Sable gaileta Idiazabal izozkiarekin eta Nafarroako patxaranaren izotz-edariarekin

2
Gai glutenik gabeko irinarekin.
Sablé:
  • 75 g gurin
  • Arrautza bat
  • 50 g glas azukre
  • 125 g irin
Txingorra:
  • 200 g Patxarana
  • 100 g ur
  • 50 g azukre
Izozkia:
  • 200 g Idiazabal gazta
  • 500 g esnegain
  • 250 g esne osoa
  • 4 arrautza gorringo
  • 50 g azukre
  • 50 g ezti

Sablé:

  • Gurina, azukrea eta arrautza nahastu.
  • Irina gehitu, film paperean bildu eta ordubetez hozkailuan sartu.
  • Zabaldu, moztu eta 180 ° gradutan 15-20 minutuz laberatu.

Izotz-edaria:

  • Urarekin eta azukrearekin almibarra egin.
  • Gelatiuna eta patxarana gehitu eta ondoren izoztu.

Izozkia:

  • Esnea eta esnegaina berotu eta gazta gehitu
  • Irabiatu ostean, gorringoak, azukrea eta eztia gehitu.
  • 86 ° gradutan prestatu, hoztu eta izozki-makinan irabiatu.

Zerbitzatu:

  • Gaileta kokatu, izozkia gainean jarri eta patxaranaren izoz-edaria birrindu.