| 

Tolosako babarrun gisatua Boletus eta Idiazabal gaztaren aparrarekin

2
Gai
  • Tolosako babarrunen kilo erdia
  • Tipula bat
  • Baratxuri-buru bat
  • Porru bat 
  • Azenario bat
  • 500 gr boletus fresko edo izoztuak
  • 15 piparra ozpinetan
Gazta bitsa egiteko:
  • 100 gr Idiazabal gazta
  • 500 gr esnegain
  • 300 gr esne
  • Apaintzeko tipulina

Babarrunak:

  • Aurreko gauean babarrunak beratzen utzi.
  • Tipula, baratxuria, porrua, azenarioa eta boletus batzuk sare batean prestatu, gero erraz kentzeko.
  • Egosi ondoren, kendu barazkiak eta Thermomixarekin birrindu. Babarrun gisatuaren gainean iragazi.

Gazta bitsa:

  • Esnea eta esnegaina berotu, gazta birrindua gehitu eta ondo birrindu. Txino fin batetik iragazi.
  • Zamak dituen sifoi batean jarri eta Maria bainuan mantendu.

Boletus-ak:

  • Zartagin bat olioarekin berotu, eta garbitutako eta zatitutako boletus-ak gehitu.
  • Txikitutako baratxuriarekin eta perrexilarekin prestatu.
  • Erreserbatu.

Platereratzea:

  • Babarrunak plater batean zerbitzatu, gehitu boletus-ak eta Idiazabal gaztaren bits apur bat.
  • Piperrekin apaindu