| 

Tuterako Orburu frijituak, hirugihar iberikoa, boletusa eta patata-krema

4 Pertsonentzat
Gai
  • 12 Tuterako Orburu, egosiak edo kontserban
  • Frijitzeko olioa
  • 200 g hirugihar iberikoa
  • 100 g boletus, salteatuak, baratxuriarekin eta tipularekin
Krema:
  • 200 g patata-purea
  • Salda koilarakada bat, beharrezkoa bada
Horniketa:
  • 1 gorringoa
  • Astaperrexil frijitua
  • Gatza ezkatatan

Tuterako Orburuak erditik moztu behar dira, izan egosiak ala izan kontserban ondo xukatuak, eta olio berotan frijitu gorritu arte. Gorde ondorengo urratsa arte.

Krema:

Patata-purea salda pixka batekin batera (behar izanez gero) irabiagailutik igaro, platerraren oinarrian eusteko moduko ehundura lodi samarra lortu arte, ihaurri ez dadila.

Purearen krema platerraren oinarrian jarri eta Tuterako Orburuak gainean zutik.

Hirugiharra plantxatik pasatu urreztatu arte. Gero orburuen ondoan ipini.

Onddoak baratxuri eta tipularekin salteatu eta Tuterako orburuen ondoan jarri.

Azkenik, gorringoarekin, astaperrexil frijituarekin eta ezkata-gatzarekin hornitzen da.