| 

Zainzuriak mihilu-kremarekin

5 Pertsonentzat
Gai
  • 30 Nafarroako Zainzuri fresko
Ongailua:
  • Oliba Olio Birjina Estra
  • Ozpina
  • Gatza
Kremaren osagaiak:
  • 150 gramo patata
  • 50 gramo mihilu
  • 20 g esne-gain
  • 10 gramo gurin
  • Mandarina-kimuak
  • Gatza

Nafarroako Zainzuriak ondo zuritzen dira, eta erdibitutako 24 zainzuri erabiltzen ditugu. Puntura egosi eta zurtoinak beste plater baterako edo beste elaborazio baterako gordetzen dira.

Gainerako sei zainzuriekin txirbilak egiten dira barazki-zuritzailearekin, eta oliba-olio birjina estrarekin, ozpinarekin eta gatzarekin ontzen dira.

Krema egiteko, patata eta mihilua hiru ordu-laurden egosi, eta, ondoren, gaineratu esne-gaina eta gurina, eta utzi 15 minutuz egosten su baxuan. Gatz-puntua egiaztatu eta ondoren, txikitu.

PLATERAREN AURKEZPENA

Platerraren hondoan patata-kremaren zati bat mihiluarekin jartzen da. Ondoren, 6 zainzuri-begiak, aurretik zartaginean salteatuta olio gutxirekin eta urre kolore polita lortu arte. Azkenik, txirbilak gehitu eta mandarina-kimu batzuekin apaintzen da.