Kanpaina Donostiako Gros eta Aldamarreko Solbes dendetan egingo da, kateak Hondarribian eta Irunen dituen dendetan, eta seinaleztapen-elementu ugarirekin bistaratuko da: erakusleiho-olanak, kartelak, stopperrak, etab. Aurreko urteetan bezala, Reyno Gourmet produktuak erosten dituzten bezeroek sariak lortuko dituzte eta zozketa erakargarrietan sartuko dira. Gainera, abenduaren 3ko eta 10eko igande goizetan produktu erakustaldiak egiten dira, bezeroentzako dastaketekin.
Reyno Gourmetek, INTIA sozietate publikoak bultzatu eta kudeatutako markak, garatutako kanpaina horien helburua, Nafarroatik kanpoko salmenta-puntuetan Foru Komunitateko kalitatezko produktuen erosketa sustatzea da, bereziki Gabonei begira. Kalitate-ziurtagiria duten Nafarroako produktuak bereiztea ezinbestekoa da produktu horiek hobeto ezagutu eta kokatzeko eta Reyno Gourmet produktuen presentzia pixkanaka handitzeko kanal ezberdinetan.