Reyno Gourmet Madrilgo Gourmets Aretoan izango da, azken urteetako Nafarroako enpresa kopuru errekorrarekin

Guztira, Foru Komunitateko 21 enpresa izango dira. Horietatik 14k modu bateratuan parte hartuko dute Nafarroako standean.

Datorren astelehenean, apirilak 17, hasiko da Madrilen, IFEMAn, Gourmets Aretoaren 36. edizioa eta datorren ostegunera arte, apirilak 20, iraungo du. Horietatik guztietatik, Foru Komunitateko 14 enpresa Nafarroako Gobernuak finantzatutako eta INTIAk kudeatutako standean bilduko dira, Nafarroa-Reyno Gourmet-en irudiarekin; eta beste zazpiak banaka joango dira. Itziar Gómez Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria erakusketaren inaugurazioan izango da, eta ekitaldian dauden enpresa nafarrak bisitatuko ditu.

Modu bateratuan egongo diren 14 foru enpresak Nafarroako standean kokatuko dira, eta azoka-esparruko 6. pabiloiko B10 izango da, Reyno Gourmet, Jatorri Deiturak eta Foru Komunitateko kalitate-markak sustatzeko gune batekin. Gune horretan sasoiko barazkiak nabarmenduko dira, hala nola Nafarroako Zainzuria eta Tuterako Alkatxofa.

Enpresa kopuru handiena

Edizio honetan, Nafarroako enpresen parte-hartzearen  kopuru handiena lortu da, taldeka bertaratuko diren 14 enpresekin: Leframa komertziala eta Fridela aurrekozinatuak, artisau-elikagaien fabrikatzaileak; El Navarrico kontserbak, Pedro Luis kontserbak eta MCA Spain, landa-kontserben sektorekoak; Etxenike eta Katealde, ahate eta antzararen produktuak egiten dituztenak; La Casa del Bacalao, bakailao gazitua, gatzgabetua eta kozinatua; Aceitunas Sarasa, olibak eta ozpin-onduak; Ekolo Produktu ekologikoak, zuku, mermelada eta kontserbak ekoligikoak egiten dituena; Ecovinal, ozpin tradizionalak, organikoak eta krema balsamikoak egiten dituena; Inurrieta upategia, Nafarroako JD ardoak egiten dituena; eta Goshua esnekiak, esneki-postreak eta Pemium yogurtak.

Gainera, Nafarroako beste zazpi enpresa banaka bertaratuko dira, hala nola Congelados de Navarra – Verleal, Frisa, La Catedral de Navarra Kontserbak, Familia Cirsus, La Navarra Taldea, Licores Baines eta Vehortu.

Europako Elikagaien eta Kalitatezko Edarien  Azoka garrantzitsuena

Gourmets Aretoa Europako Kalitatezko Elikagaien eta Edarien Azoka garrantzitsuena da, eta munduko  ospetsuenetako bat, gama altuko produktuak aurkeztuz. Edizio berri honetan 2.000 erakusketari, 100.000 bisitari eta 55.000 produktu baino gehiago egongo dira. Nafarroako enpresak 1998tik presentzia bateratua dute azoka honetan.

35 edizioko ibilbidearekin, gero eta presentzia handiagoekin eta merkataritza-helburuarekin, gehien bisitatu den plataforma da, eta gastronomia-sektoreko nazioko eta nazioarteko profesionalen topaketa: jatetxeak, ostalaritza, banaketa, cateringa eta merkataritza espezializatua.

Reyno Gourmeti buruz

Reyno Gourmet Nafarroako Gobernuak 2007an sortutako berme-marka bat da, eta INTIA S.A. enpresa publikoak kudeatzen du. Kalitate-ziurtagiria duten nekazaritzako elikagaiak identifikatzen eta babesten ditu, bai eta ezaugarri bereziak izateagatik Foru Komunitatean bereiz daitezkeen beste batzuk ere. Horrela, marka funtsezko tresna da produktu horiek merkatuan ezartzen eta identifikatzen laguntzen duen irudi komuna sustatzeko eta bermatzeko.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp