Reyno Gourmetek ostalaritzako eta merkataritzako 26 establezimendu saritu ditu gaur, tokiko hornitzaileekin eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien kalitateko markekin duten konpromisoagatik. INTIAren lorategietan egin den ekitaldian, kalitate-markak lotura hori irudikatzen duten plaka bereizgarri batzuk eman dizkie. Horrela Reyno Gourmet marka erabili ahal izan dute beren gutun, webgune eta abarretan. Horiek guztiak landa-sektorearekin lotutako ostalaritza-enpresak dira, eta bereizteko eta bezeroei hurbileko produktuak eskaintzen dizkieten esperientzien kalitatea hobetzeko nahia erakutsi dute, kalitatezko marken kontsumoa sustatuz.
Hamar bat ostalaritza-establezimendu eta hiru denda txiki izan dira bertan, baita Nafarroako kalitate-marken ordezkariak ere. Natalia Bellostas INTIAko zuzendari-gerenteak eman ditu identifikazio-plakak, eta azpimarratu duenez, “ekimen ireki baten hasiera da, eta ostalaritzako establezimendu gehiago eta konprometitutako saltoki txikiak batzea espero dugu. Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuarekin dugun hitzarmenari esker, Reyno Gourmetetik jarraituko dugu zuen sektorean Nafarroako nekazaritzako elikagaiak hobeto ezagutzen, bai eta elkarren arteko lan eta konfiantza-plan sortzen ere, banaketak Reyno Gourmeten eta tokiko beste produktu batzuen erreferentzia gehiago izan ditzan eta haietara zuen sarbidea erraztu dezan”.
Aliantza hori Reyno Gourmetek, INTIA sozietate publikoak kudeatutako markak, egindako lanaren emaitza da, ostalaritzarekin loturak indartzeko, tokiko hornitzaileekin duen konpromisoa bistaratzen duten ekimenak sortuz. Ekimen horiek Nafarroako Ostalaritza Establezimendu Txikien Elkartearekin izandako lankidetzaren ondorioz sortu ziren.
Azken urteotan, elkarrekin lan eginez, hainbat kanpaina jarri dira abian, hala nola Nafarroako Olioaren zabalkundea, 10.000 olio miniatura inguru banatu ziren ostatuetan. Beste kanpaina bat, zenbait udatan egina, 30 establezimenduren tokiko produktuak erabiltzeko duten konpromisoa aldarrikatu zen, , Aquí se come bien/Hemen ongi jaten da’ lelopean, tokiko produktuekin egindako platerak eskainiz.
Ostalaritzako establezimenduak:
- El Castillo de Larraga* Jatetxe eta Hotela
- Txapi Txuri Jatetxe eta Hotela Murillo del Fruton
- Kapel Etxea, Urzainkin
- Catalingarde Landaetxea, Isaban*
- Torre de Uriz Landaetxea, Urizen*
- Ekai Hotela, Ekain*
- Heredad de Beregau Hotela, Galipentzun*
- Casa Tomás Jatetxea, San Martín Unx
- Aritza Jatetxea, Auritz/Burguete*
- Auñamendi Landaetxea, Otsagabian
- Casa Otsao, Ezcaroz/Ezkaroze
- Casa Sario Hostala, Jaurrieta
- Posada Elbete, Elbete
- Itzalargiko-Borda Hostala, Elizondon
- Trinkete Antxitonea, Elizondo
- Benta Donamariako Jatetxe eta Hotela, Donamarian*
- Arantza Hotela, Arantza
- Orgi Jatetxea, Lizason
- Aritzalko Jatetxe eta Hostala, Etxarri Aranatz
- Ayestaran Jatetxe eta Hostala, Lekunberri*
- Leitza Landaetxea, Leitzan
- Alesves Ostatua, Villafranca
- Bi Sister Hanburgesa Jatetxea, Iruñea*
Saltokiak:
- Baztan elikagai denda, Tafalla*
- Dezerto Bardenas, Argetas*
- Gurgur ‘Delicias de la Estafeta’, Iruñea*
(*)Plaka jasotzera joan diren establezimenduak, gainerakoei datozen egunetan helaraziko zaie