Reyno Gourmet-en gabonetako topaketa “Gourmet Bus”-ean

Bi solairuko vintage estiloko "food truck"-a aurtengo Sarasate Pasealekuko Gabonetako Azokaren nobedadea da, bertako produktua sustatzeko.

Reyno Gourmetek Gabonetako topa egin du gaur goizean komunikabideentzat, Iruñeko Sarasate pasealekuko Gabonetako Azokan dagoen ‘Gourmet Bus’ean.

Ekitaldian Jose Maria Aierdi, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria; Clara García-Valiño, Iruñako Udaletxeko Turismo eta Merkataritza Sustapeneko zinegotzi delegatua; eta Joseba Beitia, INTIA-Reyno Gourmeteko koordinatzailea, izan dira, Gabonetako jaiak direla eta komunikabideekin topa egin dutenak.

‘Gourmet Bus’a

Reyno Gourmeteko gune gastronomikoa da bertako produktua sustatzeko aurtengo Gabonetako Azokaren berritasuna. ‘Food Truck’a, bi pisuko vintage estilokoa, Iruñeko Udalaren eta INTIA-Reyno Gourmet elkartearen ekimena da, Basque Truckekin lankidetzan. Bertan, Nafarroako Aratxe A.G.B.ko eta Nafarroako Arkume A.G.B.ko haragiarekin egindako hanburgesez osatutako karta bat ikus daiteke, baita Erronkariko Gazta J.D.B.ko eta Nafarroako Txistorra AGBko pintxoen eskaintza ere, besteak beste.

Sarasate pasealekuan dagoen Gabonetako Azoka, 38 artisautza eta elikadura postuekin, urtarrilaren 6ra arte egonen da zabalik, egun guztietan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik. Irekieraren ordutegia 10.30etik 14.00etara eta 17.00etatik 20.30era da.

Reyno Gourmeti buruz

Reyno Gourmet 2007. urtean Nafarroako Gobernuak sortu eta INTIA SA enpresa publikoak kudeatzen duen berme-marka da. Kalitate-ziurtagiria duten nekazaritzako elikagaiak identifikatzen eta babesten ditu, bai eta ezaugarri bereziak dituztelako Foru Erkidegoan bereiz daitezkeen beste batzuk ere. Horrela, marka funtsezko tresna da produktu horiek merkatuan ezartzen eta identifikatzen laguntzen duen irudi komuna sustatzeko eta proiektatzeko.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp