Álvaro Ortiz, Jessica Gibu, Juan Carlos Mayoral eta Cristina Serra ikasleak Madrilen ospatutako ‘Reyno Gourmeten Lehenengo Pintxo Lehiaketako’ irabazleak

MOM Culinary Institutuko ikasleek Nafarroako Zainzuria eta Tuterako Orburuarekin egindako sorkuntzen lehen lehiaketan parte hartu dute.

Álvaro Ortiz, Jessica Gibu, Juan Carlos Mayoral eta Cristina Serra izan dira lehen sariaren irabazleak gaur goizean Madrilen ospatu den ‘Reyno Gourmeten Lehenengo Pintxo Lehiaketan’. MOM Culinary Instituteko 42 ikaslek hartu dute parte. Clara Villalon gastronomian adituak, Alberto Palomino eta Fermín Román MOM Culinary Instituteko ordezkariak eta Ana Irurita Reyno Gourmeteko ordezkariak osatutako epaimahaiak lehiaketara aurkeztu diren 12 pintxoak baloratu dituzte.

Horrela, epaimahaiak pintxo irabazlearen “oreka, teknika eta zainzuriaren erabilera egokia” nabarmendu ditu, eta “plater oso atsegina izan dela” goraipatu du. Gainera, beste bi pintxo finalista ere saritu dira Tania Crespo, Salma Lobo eta Pablo Crespik eta Joau Kather, Miguel Aguilar eta Santiago Echazarretak osatutako taldeak egindakoak. Horietatik, epaimahaiak nabarmendu du “Tuterako alkatxofaren erabilpen egokia, bere esentzia osoa mantentzen baitu; eta alkatxofaren zurtoinaren tratamendu harrigarria, orburu likore batean konfitatzean, ñabarduraz betetako postre gisa”.

Hiru proposamenak apirilaren 25ean, asteartean, egingo den ‘Nafarroako Zainzuriaren Hirugarren Ibilbidearen’ aurkezpenean dastatu ahal izango dira.

Lehiaketan parte hartu duten ikasleak Sukaldaritzako eta Gastronomiako Erdi Mailakoak, Sukaldaritza Zuzendaritzako Goi Mailakoak eta MOM Culinary Instituteko Sukaldaritza Zuzendaritzako eta Sukaldaritza Zerbitzuetako goi-mailako titulazio bikoitzekoak dira.

Kalitate zigiluaren ekimenak Nafarroa baratzeko bi produktu horien balioa azpimarratu nahi du. Horretarako, aldez aurretik, Tuterako Treintaitres jatetxeko Ricardo Gil eta Madrilgo La Huerta de Tudela sukaldariek eta Juan Carlosen txokoko Juan Carlos Fernandezek barazki horien tratamenduari buruzko masterclass bat eman zuten, eta interes handia piztu zuen bertaratutakoen artean.

 

MOM Culinary Instituteari buruz

MOM zentroa ostalaritzaren sektoreko profesionalizazioaren ikuspegiarekin sortu zen, eta Madrilgo Erkidegoan programa ofizialak eta arautuak eskaintzeaz gain, profesionalentzako eta amateurrentzako prestakuntza espezifikoagoekin osatzen den hezkuntza-proiektua da.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp